Zumaiako albisteak

Oihana Kortazar: «Meriturik ez diot aitortzen nire buruari ama eta kirolaria izateagatik»

Baleike 2016-07-27 19:30   Kirola

Mendi lasterketen Munduko Txapelketan bosgarren sailkatu berri, bere kirol bizipenei buruzko hitzaldia eman zuen atzo Oihana Kortazarrek, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak antolatuta, Emakumea eta kirola, mendiz mendi izenburupean.

Maria Lopez: “Rioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan euskal kirolarien segimendua egingo dugu”

Baleike 2016-07-27 14:07   Kirola

Maria Lopez zumaiarra ere Rioko Joko Olinpikoetan izango da. Bere kasuan, Basque Team taldearen baitan, euskal kirolarien segimendua egingo du. Maialen Odriozolak elkarrizketatu du uztaileko Baleike aldizkarirako. Hemen irakurri dezakezue elkarrizketa.

Big Boy taldearen 'Zapasalto' diskoaren hiru ale zozkatuko ditugu

Baleike 2016-07-26 16:50   Kultura

Big Boy Zumaiako musika taldeak disko berria du kalean, Zapasalto izenekoa. Taldeak emandako hiru ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zazpi bikotek hartuko dute parte Itzurungo XI. pilota txapelketan

Baleike 2016-07-26 10:08   Kirola

Abuztuaren 1ean hasiko da aurtengo Itzurungo pilota txapelketa. Hamaikagarren txapelketa honetan zazpi bikotek hartuko dute parte. Partidak astelehen, asteazken eta ostiraletan jokatuko dira, eguraldia lagun bada.

Tapa pala! (IV): Zergatik aldatu da arraunlarien gorpuzkera?

Baleike 2016-07-25 12:40   Kirola

Tapa pala!-ren laugarren saioa daukazue hemen. Galiziatik itxaropentsu bueltatu dira arraunlariak, bi estropadetan Portugalete atzean utzi eta gero. Aste honetako saioan, besteak beste, arraunlarien gorpuzkera azken 15 urteotan zergatik aldatu den aztertu du Felix Aizpuruak.

Oso bizirik dago Telmo Deun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun A.K.E. 2016-07-25 12:46   Kirola

Galiziako asteburu hau ondo gogoan geratzeko moduan dago. Izan ere, San Miguel ligako bi estropadetan (Moañan eta Boiron), gure arraunlariek bi puntutan murriztu dute Portugaletekoek ateratzen zieten aldea, eta orain, zortzi dituzte alde bizkaitarrek. Azkeneko asteetako joera txarra eten du Telmo Deunek, eta Galiziakoa inflexio puntua izateko bidean da.

Goikoetxeak eta Enbilek irabazi dute Zumaia Master Series txapelketa

Baleike 2016-07-25 10:13   Kirola

Olhak eta Etchetok osatutako bikoteari irabazi zioten atzo gauean Aitzurin jokatutako finala, bi setetan (15-13 eta 15-13).

Harriak erori dira Itzurunera Algorriko labarretik

Baleike 2016-07-24 13:17   Gizartea

Algorriko labarraren zati bat amildu berri da Itzurunen. Zorionez, harriek ez dute inor harrapatu, baina sekulako burrunba sortu dute eta susto ederra hartu dute inguruan zeudenek. 

Kaxarranka Zumaian, 22 urte eta gero

Baleike 2016-07-24 11:30   Kultura

Aita Mari Oroituz jai egunak utzitako irudi ederrenetakoa izan da, dudarik gabe. Jone Osak Kaxarranka dantzatu zuen atzo arratsaldean Aita Mariren irudiaren aurrean, zortzi lagunek eutsitako kaxaren gainean.

Argazkiak: Kaxarranka dantza Zumaian

Baleike 2016-07-24 11:29   Kultura

Kaxarrankako eta Astindu Dantza Taldeak eskainitako saioko argazkiak dauzkazue hemen.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

(+) Albiste gehiago »

AGE taldearen kontzertua izango da bihar, Goiko bodegoian

Baleike 2016-07-28 10:23   Kultura

Joseba eta Mikel Aizpuruak, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak (AGE), kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Goiko bodegoian.

Dinastia Etxabe: final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-07-28 09:07   Kirola

XLV. Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. 23 urtez azpikoetan, final-zortzirenetako partidak jokatuko dira. 

BIDEOA: Lucia Lacarra, larunbatean Chillida Leku Museoan egin zen ikuskizunean

Baleike 2016-07-27 18:04   Kultura

Ekitaldi berezia izan zen larunbatean Chillda Leku museoan. Ainhoa Arteta sopranoaren ahotsak eta Lucia Lacarra eta Marlon Dinon dantzarien mugimenduak uztartu ziren bertan. 

‘Osasuna preziorik onenean’ kale antzerkia Zumaian izango da ostiralean

Baleike 2016-07-27 17:40   Kultura

Tirante antzerki plataformak eta Medicus Mundi erakundeak elkarlanean sortutako Osasuna preziorik onenean izeneko antzerki ekitaldia izango da ostiralean, 19:00etan, Zumaiako Gurrutxaga plazan. 

Udalak asteburu honetan gertatutako hainbat ekintza bandaliko salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-07-27 14:24

Hauen artean, Moilaberrian jarritako loreontziak suntsitu eta Artadiko zuhaitzeko punta berriak ere apurtu dituzte. Horrelako ekintzek, zumaiarren arteko elkarbizitza baketsua oztopatzen dutela berretsi du Udalak eta guztion ongizatea bermatzeko eremu publikoak zein ingurumena errespetatzeko laguntza eskatu die herritarrei.

60.000 sinadura jaso dira 'Gorriti eta bere animaliak' ikuskizuna debekatzeko

Baleike 2016-07-27 13:40   Gizartea

Animaliekiko Errespetuaren Aldeko Ekintza plataformak Gorriti eta bere animaliak ikuskizuna debekatu dezaten sinadura bilketa bat jarri du abian. Plataformak adierazi duenez, 60.000 sinadura jaso ditu dagoeneko. 

Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo da bihar

Baleike 2016-07-27 13:14   Politika

18:00etan hasita, Zumaiako Udalaren uztaileko ohiko plenoa izango da bihar, udaletxean.

Asteburuan ezingo da aparkatu moila inguruko aparkalekuetan Estropadak direla eta

Baleike 2016-07-27 12:20

Larunbatean, uztailak 30 eta Igandean, uztailak 31, Gipuzkoako ligako, KAE-2ko, Euskotren ligako eta San Miguel ligako estropadak jokatu dira Zumaian. Hori dela eta, ezingo da aparkatu moila eta arranpla inguruko aparkalekuetan.

Arraun elkarteak boluntarioak behar ditu asteburuko estropadetan laguntzeko

Baleike 2016-07-27 10:45   Kirola

Arraun giroak Zumaia hartuko du asteburu honetan. Larunbatean emakumezkoen Gipuzkoako ligako estropada eta KAE-2koa jokatuko dira; igandean Euskotren ligakoa eta San Miguel ligakoa. Antolakuntza lanetan boluntarioen beharra izango du Telmo Deun arraun elkarteak.

Oihana Kortazar korrikalariaren hitzaldia izango da uztailaren 26an, Aita Marin

Baleike 2016-07-26 10:28   Kirola

Aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa korritu bada ere (uztailaren 3an egin zen), honen inguruko ekitaldiak ez dira oraindik amaitu. Horren adibide da Oihana Kortazar korrikalariak uztailaren 26an Aita Mari zinean emango duen hitzaldia. 

Nabarmenak

Gidako produktuak

Lorezaintza zerbitzuak
Zeramika
Desguazeak
Modako azken tendentziak
Ile apaindegia
Sukaldeen erreforma