Zelai talasoterapiarako hiru hilabeteko bazkidetza zozkatuko du Baleike Gukak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 23a, 16:00

Beste zozketa bat prestatu du Baleike Gukak bere bazkideentzako. Oraingo honetan Zelai talasoterapiarako hiru hilabeteko bazkidetza zozkatuko du.

Itsasoko uren onuraz gozatzeko aukera eskaintzen du Zelai talasoterapiak. Horren jakitun dira Itzurunen gainean dagoen gune horretatik pasatu direnek. Iaztik, gainera, kudeatzaile talde berria du Zelai hotel talasoterapiak, eta berrikuntzak jarri ditu martxan. Horien artean dago abian jarri duten bazkidetza egiteko aukera. Bazkide egiten direnek, nahi dutenean sartzeko aukera izango dute, baita egunero ere. Hemen dago honen inguruko informazioa.

Zelai hotel talasoterapiak hiru hilabeteko bazkidetza bat eman dio Baleike Gukari bere bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.

Saridunen izenak ostiralean, hilaren 26an, aterako dira.