Eduki babestua

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazio epea, zabalik

Erredakzioa 2024ko api. 23a, 16:17

Atzo zabaldu zuten Zumaiako bi haurreskoletako matrikulazio epea, eta zabalik izango da maiatzaren 10era arte. 

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolek matrikulazioa egiteko epea zabaldu zuten atzo, astelehena. 2023 eta 2024 urte bitarteko haurren gurasoek maiatzaren 10era arte dute aukera izena emateko aukera.

Hurrengo ikasturteko ordutegia aurreratu dute dagoeneko arduradunek eta 7:30etik 16:00etara egongo dira zabalik bi haurreskolak. Gainera, guztiz doakoak izango dira biak. "Giro goxo ela lasaian zaintzen ditugu haurrak, arreta indibidula bermatuz. Haurrak dira protagonistak gure haurreskoletan, beraien erritmoa errespetatu eta mugimendu askean oinarritzen gara. Zatozte gu ezagutzera!", azaldu dute arduradunek.

Izena eman nahi dutenek hona hemen harremanetarako datuak: