Europako Parlamenturako hautesle zerrenda ikusgai da

Maria Maya Manterola 2024ko api. 23a, 12:00

Ekainaren 9an dira Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta udalak dagoeneko agerraldian jarri du hautesleen zerrenda, herritarrek erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten. 

Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta hautesle zerrenda agerraldian jarri du Zumaiako Udalak datorren astelehenera artean, zerrendan behar bezala sartuta ez daudenek erreklamazioa aurkezteko aukera izan dezaten. Horretarako, Udaleko Idazkaritzara (943-86 50 25) deitu beharko dute herritarrek.