Raixta Eguna antolatu du aurten ere Zumaiako Emakumeon Etxeak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 23a, 18:00

Ekainaren 8an egingo dute arlo desberdinetako emakume sortzaileen topaleku gisa antolatutako eguna.

Uda aurreko festa antolatu du aurten ere Zumaiako Emakumeon Etxeak. Ekainaren 8an egingo da Raixta Eguna, arlo desberdinetako emakume sortzaileen topagune izateko asmoarekin abiatutako jardunaldia. 

Antolatzaileek jakitera ema dutenez, elkarlanean antolatu nahi dute egitaraia, eta Zumaiako emakume sortzaileei dei egiten diete parte hartzera. Horretarako, interesdunek formulario hau bete beharko dute beraien sorkuntza zer modutan elkarbanatu nahi duten azalduz. Galdetegia betetzeko azken eguna maiatzaren 8a izango da.