Tomate landareak nola eta noiz landatu, nola zaindu eta landare horien inguruko azalpen gehiago eman zituzten atzo arratsaldez Zumaiako Baratze parkean. Furgobaratza ekimeneko kideak izan ziren atzo Zumaian, eta Baratze parkeko erabiltzaileei, zein bertaratu ziren beste herritarrei landare mota horien xehetasunak eman zizkieten. Ez hori bakarrik: informazio saiora hurreratu zirenak tomate landareekin etxeratu ziren.