Uztailean egingo diren udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile lanetan arituko direnen behin betiko zerrenda eman du argitara Zumaiako Udalak. Onartutako begiraleen zerrenda hemen ikus daiteke; koordinatzaileena, berriz, hemen.
Horrekin batera, behin behineko merituak ere argitaratu dira. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 30era bitartean.