Zumaiako Fototekarako ekarpen berriekin osatutako argazki erakusketak erantzun ona izan du herritarren eta bisitarien aldetik. Lehen egunetik jende ugari bertaratu da Alondegiko Oxford aretora Zumaiako iraganaren lekuko diren irudi hauek ikustera. Berez, atzo itxiko zituen ateak erakusketak, baina arduradunek beste egun batez mantentzeko erabakia hartu dute. Hala, gaur izango da erakusketa ikusteko azken eguna; 18:00etatik 20:00etara izango da bilduma bisitagai.