Solasaldia eta proiekzioa izan dira Aita Marin LABen sindikatuaren 50. urteurrenaren harira

Juan Luis Romatet 2024ko api. 25a, 15:07
Solasaldia izan zen dokumentalaren emanaldiaren aurretik. (LAB sindikatua)

Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentala eman zuten atzo arratsadez Zumaiako zinema aretoan. Aurretik solasaldia izan zen sindikatuko kide batzuekin.

LAB sindikatuak 50 urte bete ditu, eta bere historia eta borroka jasotzeko dokumentala ondu dute. Eskuz esku. LAB zabaltzen du izena atzo arratsaldez Zumaiako Aita Mari zinema aretoan erakutsi zen lanak. 

Dokumentalaren emanaldiaren aurretik solasaldi bat izan genuen. Andoni Murga Urola Kostako idazkariak gidatu zuen saioa eta Asier Arakistain, Manex Azkue eta Maider Ibarguren eskualdeko LABeko kideen testigantzak entzuteko aukera izan zen.