Roccak 11 urte ditu, eta ez da bere gurasoekin bizi; etxe handi batean bakarrik bizi da. Beldurrik gabe eta kuriositatez gainezka munduna zehar dabil. Gerald izeneko lagun bat ezagutzen du, eta eskola berriko harroputza bihurtzen da lehen egunerako. Beretzako garrantzitsuena, baina, bere amonaren bihotzera heltzea da. Urtarrilaren 23an, 16:30ean.
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Sarrerak aurrez hartu behar dira. 4 euroan, turismo bulegoan.
Zuzendaria: Sebastián Borensztein. Aktoreak: Ricardo Darín, Luis Brandoni, Chino Darín, Verónica Llinás. Generoa: Komedia. Urtea: 2019. Herria: Argentina. Buenos Aireseko probintzia, 2001eko amaiera. Lagun eta bizilagun talde batel landa kooperatiba bat berrindartzeko zuen dirua galdu du. Handik denbora batera jakingo dute banku bateko gerenteak eta abokatu batek egindako estafa baten ondorioz galdu dutela dirua. Urtarrilaren 28an, 19:00etan.
Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima? Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5 euroan Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6euroan).
Hamar urteko Cecile Paristik Frantzia hegoaldera joango da amarekin, baina herriko haurren taldean bertakotzea ez da erraza izango. Zirku ibiltari bat helduko da herrira, eta bertako izarra den Poly poneya tratu txarrak jasaten ariko den ikusiko du Cecilek. Bada, haren ihesa prestatuko du. Urtarrilaren 31n, 16:30ean.
'Beste Bat!' zikloaren baitan, 'Gauekoak', Kukai Dantzaren ikuskizuna. Sarrerak 5 euroan, urtarrilaren 30etik aurrera Turismo Bulegoan (943-14 33 96)
Zuzendaria: Dea Kulumbegashvili. Aktoreak: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Rati Oneli. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Georgia. Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala. 68. Donostia Zinemaldiko protagonista handia: Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; Gidoi onenaren saria; Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta film onenaren Urrezko Maskorrarekin saritu zuten Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren lehen film luzea. Otsailaren 11n, 19:00etan.
'Beste Bat!' zikloaren baitan, Urolatik barrena ikuskizuna, Urval Ensemble, Gorka Hermosa eta Jon Maiarekin. Sarrerak 5 euroan, otsailaren 13tik aurrera Turismo Bulegoan (943-14 33 96).
Maider Azurmendiren Amalur erakusketa egongo da urtarrilaren 8tik 31ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Eskultura eta zeramika erakusketa proposatzen du artistak. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Martin Provost. Aktoreak: Juliette Binoche, Yolande Moreau, Noémie Lvovsky. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Frantzia. Etxea zaintzea eta txintik ere esan gabe senarraren aginduak betetzea: Paulette Van der Breckek nesken bere eskolan erakusten dituen ikasgaiak dira. Ziurtasu horiek kolokan geratuko dira alargunduta eta dirurik gabe geratzen denean. Urtarrilaren 22an, 23an, 24an eta 25ean, 19:00etan.
Zuzendaria: Grégory Magne. Aktoreak: Emmanuelle Devos, Grégory Montel. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Frantzia. Frantziatik helduko da, ostera, Grégory Magne zinemagilearen proposamen berriena, Anne Walberg perfumeen munduko izarraren eta haren gidari berriaren inguruko komedia. Walberg jainkosa bailitzan bizi da, eta Guillaume izango da aurre egingo dion bakarra. Eta hain zuzen horrexegatik ez du kaleratuko gizona. Bi munduren arteko talka dibertigarri bezain zentzugabea. Emmanuelle Devos eta Grégory Montel dira filmeko aktore nagusiak, eta sorterrian kritika onak izan ditu filmak. Urtarrilaren 29an eta 31n, eta otsailaren 1ean, 19:00etan.