Harrotze Astearekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2024ko api. 22a, 08:35

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28rako Harrotze Astea antolatu du, eta Larraina Euskara Elkarteak ere bat egin nahi du ekimenarekin. Hori adierazteko, Urolako Kostako zenbait euskara elkartek agerraldi bat egingo dugu apirilaren 22an, eta zumaiarrei dei egiten diegu bertan parte hartzeko.

Agerraldiaren xehetasunak:

     Eguna: apirilaren 22an, astelehenean.

     Ordua: 20:00etan.

     Lekua: anbulatorio zaharrean (Gernika parkean).

Harrotze Astearen helburuak hauek dira:

  • Euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea;
  • Euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea;
  • eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea.

Mezu argia helarazi nahi dugu elkarrekin: “Euskaldunok kolektiboki indartu behar dugu, ahaldundu, harrotu. Harrokeriarik gabe, baina, harrotasunez eta kolektiboki, esan dezagun euskaldunak garela eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugula”.

Egin bat deialdiarekin eta etorri!