Haizearen egoera

Eguraldia

Igandea 24 eguraldia Min: 11ºC
Max: 28ºC
Astelehena 25 eguraldia Min: 14ºC
Max: 25ºC
Asteartea 26 eguraldia Min: 15ºC
Max: 24ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Itsasoa

Marea behera 5:57
(1,77m)
18:53
(1,56 m)
Marea gora 12:35
(3,23m)

( m)
Uraren tenperatura º
Ilargia 17:41 1:10
Ilargiaren fasea 62 %
Eguzkia 7:56 20:07
Ultrabioleta faktorea

»» Ikusi urte osoko mareak

Itzurungo hondartza

Udalerria: Zumaia
Luzera: 300 metro

Euskal kostaldean mendebalderantz begira dagoen hondartza bakarrenetakoa da –Bizkaiko kostaldea ikus daiteke, Matxitxakoraino–, eta horri esker uda partean ilunabar ikusgarriez gozatzeko leku aparta da. Eskuinaldean, Itzuruntxiki izeneko harrizko kala du, eta ezkerraldean, Algorriko muturreko itsaslabarrak.

Hondartzaren ezkerreko aldeari Santelmopea deitzen zaio, gainean San Telmoren omenezko baseliza dagoelako, itsaslabarraren amildegian zintzilik. Itzurungo hondartzako ura oso estimatua da, Europan iodo gehien duenetako bat delako.

Surflariek ere oso gogoko dute, itsasoa bere indar guztiarekin sartzen delako. Bodyboard egiteko da bereziki egokia. Paisaiari erreparatuz gero, Kantauri itsasoko hondartzarik ederrenetakoa da. Zerbitzuei dagokienez, udan behar diren guztiak ditu.