Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak izango dira ostiralean Aitzurin

Baleike 2017-03-22 14:54   Kirola

Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak izango dira ostiralean Aitzurin

Ostiral iluntzean izango dira Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak Aitzurin, eta hauez gain, Udaberri Sariko zesta-puntako finalak ere bertan jokatuko dira.

'Emakumea surflari' programako saioak egingo dira Zumaian

Baleike 2017-03-21 15:09   Kirola

'Emakumea surflari' programako saioak egingo dira Zumaian

Gipuzkoako Surf Federazioak Emakumea surflari izeneko programa jarri du abian. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, emakumeen partaidetza sustatzea eta partaideen maila tekniko eta taktikoa hobetzea dira programa honen helburuak. Errendimendua 16 urtetik aurrerakoentzat izango da.

Gol zaparrada izan zen larunbatean Aita Marin

Baleike 2017-03-20 19:55   Kirola

Inork espero baino garaipen argiagoa lortu du preferente mailako ligako azken jardunaldian. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Soraluze zuten aurkari Mikel Larburuk entrenatutako mutilek eta 4-0 emaitzarekin gailendu zen.

Maddi Iraolak ezin hobeto amaitu du eski denboraldia

Baleike 2017-03-20 18:17   Kirola

Maddi Iraolak ezin hobeto amaitu du eski denboraldia

Alebin mailako eskiatzaileak asteburu honetan izan ditu denboraldiko azken jaitsierak. Bietan ere ederki aritu da Aragoiko Mayem klubeko zumaiarra.

Zumaiako korrikalariek maila ederra erakutsi dute Zestoako herri krosean

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017-03-20 17:57   Kirola

Pistako denboraldia hasi aurretik, azken kros bat korritu dute korrikalari gazteek, igandean jokatu zen Zestoako 39. herri krosa hain zuzen ere. Bertan izan ziren Zumaiako zenbait korrikalari, lan ederra eginaz, gainera.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Baleike 2017-03-19 22:14   Kirola

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Sevillan. Bertan izan dira Zumaiako piraguistak ere. Jubenil nesketan Helene Carmona eta Amaia Ortiz joan dira; senior nesketa Irati Osa, senior mutiletan Unai Gereka eta Martin Egaña eta beteranoetan, 45-49 mailan, Xabier Osa. Hauei Iñigo Peña gehitu zaie.

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Baleike 2017-03-19 18:14   Kirola

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Denboraldiko lehen hitzordua izan du Iñigo Peña piraguista zumaiarrak asteburu honetan Sevillan jokatu den Espainiako txapelketan. Bigarren egin du 2.000 metrotan eta laugarren 5.000n.

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017-03-19 10:47   Kirola

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Hemen gara berriro ere. Udaberrian sartu berriak gara eta zer hobeto mendira joatea baino. Irteera, egun osokoa, datorren igandean izango da, hilaren 26an. Plana honako hau da: autobusez joango gara Musitura, Santa Elena mendia igo (1.111 m) eta berriro Musitura jeitsi. 

Eskuz binakako txapelketako izen-ematea zabaldu da jada

Baleike 2017-03-18 09:04   Kirola

Eskuz binakako txapelketako izen-ematea zabaldu da jada

Zabaldu da dagoeneko Odieta frontoian jokatuko den eskuz binakako IXX. pilota txapalketako izen-ematea. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 26ra bitartean dute izenak emateko aukera.

Podiumean segitzen du Viveros San Antonek

Baleike 2017-03-16 12:45   Kirola

Podiumean segitzen du Viveros San Antonek

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek lasterketak izan dituzte Hernanin eta Zarautzen. Asteburuak emandakoaren kronika idatzi du Arritxu Iribarrek.

XX. Zumaia-Getaria neguko bela liga larunbatean amaituko da azken estropada batekin

Baleike 2017-03-15 11:27   Kirola

XX. Zumaia-Getaria neguko bela liga larunbatean amaituko da azken estropada batekin

Larunbatean amaituko da XX. Zumaia-Getaria neguko liga azken estropadarekin. Getariatik aterako da goizeko 11:00etan, Donostia parean kokatuko den buia bati itzulia eman eta Getariara itzuliko dira. 

Martin, aurtengoa ahaztezina izan da benetan

Zumaiako Triatloi Taldea 2017-03-15 09:06   Kirola

Martin, aurtengoa ahaztezina izan da benetan

Marina D'Orren jokatu zen Espainiako taldekako txapelketara joan behar zuen egunaren bezperan Martin Amilibia korrikalariak euskal selekzioko hautatzailearen deia jaso zuen esanaz txapelketa honetan lan ona eginez gero, aukerak izango zituela selekzioan sartzeko.

Maddi Iraola hirugarren El Pitarroy eski jaitsieran

Baleike 2017-03-13 12:47   Kirola

Maddi Iraola hirugarren El Pitarroy eski jaitsieran

Cerlerreko eski-gunean jokatu da asteburu honetan XXII. El Pitarroy alebin mailako eski jaitsieran. Aragoiko Mayencos klubeko kide den Maddi Iraola Amenabar zumaiarra hirugarren izan zen, irabazlearekino 67 ehunekora.

Hordagoa jotzeko ordua iritsi da

Baleike 2017-03-13 11:48   Kirola

Hordagoa jotzeko ordua iritsi da

Hilaren 25an, Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako finala jokatuko da Anoetan (Gipuzkoa). Eskualdetik lau bikote sailkatu dira, eta horietako bat Gorka Murillo eta Oier Mora herritarrek osatutakoa da.

Eskolarteko piraguismo jardunaldia izan zen atzo Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-03-12 21:20   Kirola

Eskolarteko piraguismo saioa izan zen atzo arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean, etxeko klubak antolatuta. Infantil eta alebin mailan jokatuko ziren txandak, gizonezkoetan eta emakumeetan. Argazki erreportajearen egilea Peio Romatet da.

»» Ikusi argazki guztiak (216)

Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin

Baleike 2017-03-10 19:57   Kirola

Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin

Maila nagusiko eta Ohorezko mailako finalak jokatuko dira igandean Zumaian, 11:00etatik aurrera. 

Taosako gaztetxoak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-03-10 14:39   Kirola

Taosako gaztetxoak bikain

Pasa den asteburuan Oñatiko igerilekuan izan zuten zita Taosa Igeri Taldeko txikienek. Azpeitian erakutsitako maila berretsi eta gustura irten ziren guztiak igerilekutik.

Alex Uranga hirugarren izan da Hawaiiko Pipelinen

Baleike 2017-03-09 08:41   Kirola

Alex Uranga hirugarren izan da Hawaiiko Pipelinen

Herenegun amaitu zen Hawaiiko Pipeline proba, bodyboardeko World Tourreko lehenengo hitzordua. Alex Urangak hirugarren postu on bat lortu zuen. Maila onean hasi du zumaiarrak denboraldi berria.

(BIDEOA): Zumaiako emakumeak kirolean

Baleike 2017-03-08 10:23   Kirola

Zumaiako emakumeek kirol munduan bizi duten egoeraren eta gainditu behar dituzten oztopoen berri ematen duen Zumaiako emakumeak kirolean bideoa erakutsi zen atzo Alondegian egin zen ekitaldian. Hilabete moreko egitarauaren baitan sartzen da ekitaldi hau. Hemen ikus dezakezue bideoa.

Bikain hasi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia

Baleike 2017-03-07 11:42   Kirola

Bikain hasi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia

Estreinatu berria du Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia eta hasiera bikaina izan da. Arritxu Iribarrek egin du denboraldi hasiera honek emandakoaren kronika.