Zinegoak jaialdiko film laburrak

2017/03/23 22:00etan

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko pelikulak emango dira Zumaiako Aita Mari zinean datozen bi ostegunetan. Aste honetan, hilaren 23an, sei film labur emango dira eta datorren ostegunean, hilaren 30ean, film luze bat. 22:00etan hasiko da saioa.

Edoskitzearen inguruko tailerra

2017/03/25 11:00etan

Brankan Zumaia |Tailerra

Txiribuelta elkarteak deituta, edoskitzearen inguruko saioa egingo da larunbat honetan, 11:00etan, Branka eraikinean. 

Batman: la LEGO pelicula

2017/03/26 16:30ean

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Batman: La LEGO película

Zuzendaria. Chris McCay.
Herrialdea. AEB.
Urtea. 2017.
Iraupena. 104 minutu.
Generoa. Animazioa.

ZUMBA: Masterclass

2017/04/02 11:00

Lubaki kiroldegia | Zumaia

Apirilaren 2an goza ezazu 2 orduko Zumba masterclassarekin Lubaki kiroldegian. Darvin de la Cruz (Madril), Rey (Irun) eta Jhonson Cruzekin. Sarrerak aldez aurretik lortu ditzazkezu 15€ren truke edo egunean bertan 18€ren truke. 12 urte baino gutxiago izan ezkero 8€. Hauek lortzeko deitu 634 438 887 zenbakira lehenbailen.

Hilabete morea: egitaraua

2017/03/07

Zumaia Zumaia |Askotariko egitaraua

-Martxoak 7, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi.

-Martxoak 8, asteazkena:

11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz.

20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan.

-Martxoak 9, osteguna:

22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa.

-Martxoak 14, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”.

-Martxoak 21, asteartea:

18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz).

-Martxoak 23 eta 30, osteguna:

22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa.

-Martxoak 25, larunbata:

18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.

Darahli elkarteak 10 urte bete ditu

2017/03/21

Alondegia | Zumaia |Askotariko egitaraua

Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten eta urte hauetan guztietan egindako lana erakusten duen Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen izeneko erakusketa zabalduko da bihartik apirilaren 3a arte, Oxforden.

Erakusketaz gain, beste haintzat ekintza izango dira:

Martxoak 24.

Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia. 19:00etan Oxford aretoan.

Martxoak 25.

Ume jolasak eta tailerrak. 12:00etan, Kofradiako plazan.

Martxoak 31.

Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan, Oxford aretoan.

Apirilak 1.

Mannequin Challenge erraldoia. 12:00etan, Kofradiako plazan.

Apirilak 2.

Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua. 12:30ean, Oxforden.

Moonlight

2017/03/24

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zuzendaria: Barry Jenkins. Aktoreak: Trevante Rhodes, Andre Holland, Janelle Monae, Ashton Sandres. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.

Chiron mutil beltz bat da, eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaro zailak izan ditu Miamiko auzo bortitz batean. Urteak igaro ahala, homosexuala dela onartuz joango da, eta espero ez duen lekuetan aurkituko du maitasuna. Baina senideen aurrejuzguei eta auzoko mutilen indarkeriari egin beharko die aurre.

Ordutegia: Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.