Herri-galdeketarako sinadura emateko azken datak

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:31   Politika

Hilabete baino ez da falta maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren alde sinatu ahal izateko. Sinadura bilketa erritmo onean doa, hasieran jarritako 1.000 sinadurak pasa eta ahalik eta gehien lortzea da Ontziraturen helburua.

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:28   Politika

Ontziratu taldeak marisko sorta bat zozkatu du Gabon garaian. Sariak badu irabazlea: Jesus Makazaga. Saridunak atzo jaso zuen sorta Ontziratuko kideen eskutik.

Gure Esku Dagoren Urteberriko zozketako zenbaki saritu bat Zumaian saldu da

Baleike 2017-01-16 19:58   Politika

Gure Esku Dagoren Urteberriko zozketako zenbaki saritu bat Zumaian saldu da

Gure Esku Dagok Urteberriko sarien zozketa egin du. Zenbaki sarituetako bat, 124.071, Zumaian saldu dela adierazi dute. 1.000 euroko saria jasoko du txartel horren jabeak. Horretarako Gure Esku Dagoko kideekin jarri daitezke harremanetan. 

Dozenaka lagun presoen aldeko manifestazioan

Dozenaka lagun presoen aldeko manifestazioan

Baleike 2017-01-02 15:06   Politika

Presoei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zen herriko kaleetan urtarrilaren 31n. 160 bat lagunek hartu zuten parte.

"Gizarteak egia jakiteak arinduko luke pixka bat gure sufrimendua"

Baleike 2017-01-02 13:13   Politika

"Gizarteak egia jakiteak arinduko luke pixka bat gure sufrimendua"

1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian. Haietako bat Dionisio Aizpuru zen, Peio Aizpururen anaia. Justiziaren bidea ia erabat agortuta, 32 urtez baztertuta eta ahaztuta sentitu ondoren, gau hartan Pasaian benetan gertatutakoa jasotzen duen dokumentala ari dira lantzen, "gizarteak egiazko errelatoa jakin dezan". Pasaiako gertaerez eta 32 urte hauetan sufritu dutenaz hitz egin du Peio Aizpuruk Baleike aldizkarian argiraratutako elkarrizketa honetan.

'Pasaiako badia' dokumentala

Baleike 2017-01-02 13:00   Politika

'Pasaiako badia' dokumentala

Pasaiako badiako hilketen historia ezagutzera emateko dokumentala ari dira grabatzen.

Aizpuru: “Biktima guztiak ez gaituzte berdin tratatzen”

Baleike 2017-01-02 13:00   Politika

Eusko Jaurlaritzak oraindik ez ditu Pasaiako badian hildako senideak biktimatzat errekonozitu.

Udalak dio zumaiarrek etxeetan jaso duten TAO sistemaren inguruko proposamena ez dela berak egindakoa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-12-30 16:47   Politika

Zumaiako Udalak azken egunetan TAOren inguruan sortutako nahasmena argitu nahi du.  TAO sistema ezartzeko ordenantza martxorako prest izatea  aurreikusten du.

Janari Bankoaren inguruko mozioa onartu zen plenoan

Baleike 2016-12-30 15:19   Politika

Atzoko plenoan datorren urterako aurrekontuak onartu ziren, baina gai gehiago ere aztertu zen. Hala, alderdi sozialistak aurkeztutako mozio batek Janari Bankoa laguntzea du heburu.

"Denborarekin arrazoia eman digu EAJren Udal gobernuak aurrekontuen gaian"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016-12-30 14:15   Politika

"Denborarekin arrazoia eman digu EAJren Udal gobernuak aurrekontuen gaian"

2017ko aurrekontuak onartu ziren atzoko plenoan, eta gure irakurketa egin dugu.

Sinadura bilketarekin aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-30 12:34   Politika

Oraindik ez dira pasa hamabost egun Zumaian sinadura bilketari hasiera eman genionetik, eta jada 500etik gora jaso ditugu! Maiatzaren 7an, gurean herri galdeketa egin dadin 1000 sinadura behar ditugu, baina gure erronka ahalik eta Zumaiar gehienek gure asmoekin bat egiten duela ikustea da, atxikimendua herri galdeketarekin bat egiten duen herritar orok ematea hain zuzen ere. Eta hori lortzeko kalean egongo gara nahi duen guztiak izan dezan sinatzeko aukera.

Urola Kostako Hitzaren eta gazteen emantzipazioaren inguruko enmendakinak onartu ziren plenoan

Baleike 2016-12-30 11:48   Politika

2017rako udal aurrekontuen sukalde lanak bide onetik joan zirenaren seinale da bi enmendakin besterik ez zirela aurkeztu. Biak onartu ziren, gainera.

13,6 milioiko aurrekontua izango du Udalak 2017rako

Baleike 2016-12-30 11:45   Politika

13,6 milioiko aurrekontua izango du Udalak 2017rako

Gainean dugun 2017. urterako udal aurrekontuak aztertu ziren atzo urteko azken plenoan. Batzarrean aurkeztu zen aurrekontuen proposamena ia aho batez onartu zen eta, ondorioz, Zumaiako Udalak 13,6 milioi euro izango ditu kudeaketarako, iaz baino % 2,06 gehiago.

2017rako udal aurrekontuak onartzeko plenoa egingo da bihar

Baleike 2016-12-28 10:19   Politika

Urteko azken udal plenoa egingo da bihar (18:00etan). Aztergaien artean datorren urterako aurrekontuak daude.

Preso eta iheslarien alde Inda Mendira mendi martxa

Preso eta iheslarien alde Inda Mendira mendi martxa

Baleike 2016-12-24 17:36   Politika

Kalera-kalera dinamikaren barruan gaur goizean mendi martxa egin da Zumaiatik Indamendira.

Larunbatean 340 sinadura jaso ziren herri-galdeketaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-19 20:27   Politika

Larunbatean 340 sinadura jaso ziren herri-galdeketaren alde. Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira: Abenduak 21 Alai Auzategian, 24 Erriberan eta 31 Erriberan. 

2017rako aurrekontuen programa aurkeztu du Udal Gobernuak

Baleike 2016-12-19 19:00   Politika

2017rako aurrekontuen programa aurkeztu du Udal Gobernuak

Abenduaren 29an egingo den plenoan aztertuko dira datozen urterako udal aurrekontuak. Hamar egunen faltan, Udal Gobernuak 2017ra begira prestatu duen aurrekontuen proiektua aurkeztu du. Aparkaleku faltaren arazoari irtenbidea ematea, Etxezarreta kalearen eta Axular ibiltokiaren bulebarizazioa eta Lubaki kiroldegiko hobetze lanak nabarmendu daitezke proposamen honetan.

Ordenantza fiskalek behin betiko onarpena jaso dute

Baleike 2016-12-17 11:41   Politika

2017 urterako ordenantza fiskalek behin betiko onarpena jaso zuten atzo arratsaldean egindako ez ohiko plenoan. Dokumentua aldatu egin behar izan da Telefonica Movilesek jarritako salaketa bat medio.

Herri galdeketa aurrera eramateko sinadura bilketa abiatuko dugu larunbatean, 1.000 lortzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2016-12-15 17:06   Politika

Galdera eta data zehaztuta, zumaiarron babesa lortzea da eman beharreko hurrengo pausoa. Sinadura bilketa baten bidez egingo dugu hori. Larunbatean ekingo diogu, arratsaldeko zazpietan Martxoak 8 plazan. Galdeketa aurrera ateratzeko beharrezkoa da herritarren %10k babestea, hau da, 1.000 zumaiar inguruk.

Jadarreko horma berreraikitzea eta skate park berria, bihar, ez ohiko plenoan

Baleike 2016-12-15 14:06   Politika

Zumaiako Udalaren ez ohiko plenoa egingo da bihar, 18:00etatik aurrera, udaletxean.