Alkoholismoaren inguruan arituko dira bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean egingo den hitzaldian. 18:30ean hasiko da saioa, elebiduna izango da, eta bertan sendagile eta alkoholiko banak, eta alkoholikoen familiartekoez osatzen diren Al Anon eta Alateen elkarteko bi kidek hartuko dute parte.
Alkoholismoaren eragina gizartean eta emakumeengan du izena hitzaldiak, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, errealitate eta ikuspegi desberdinak jasoko dituzte. "Osasun publikoko arazo honek alkoholismoa dutenengan duen eraginaz gain, haien ingurunean sortzen diren ondorio eta arazoez arituko dira hizlariak".