Nongoa zara?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-02-19 11:53   Gizartea

Nongoa zara?

Larunbat bazkalondoa. Ihes egin diozu amultsu hartuko zintuzkeen besaulkiari eta siesta gozoari, eta Algorritik sartuta, harraldean barrena joan zara, bajamarra aprobetxatuta, Deba aldera. Urrutira, Palankamugarri parean, harribiribilletan buia hori handi bat ikusi duzu, eta gerturatu ahala handitu egin zaizu.

Eskola bideen proiektuak baditu logoa eta lema

Eskola bideen proiektuak baditu logoa eta lema

Baleike 2017-02-17 20:46   Gizartea

Zumaiako haurrak beraien ikastetxeetara oinez segurtasun guztiarekin joateko Eskola bideen proiektua abian da. Oraindik ez dira zehaztu zein izango diren bide hauek eta zer ezaugarri izango dituzten, baina egitasmoak baditu logoa eta lema. Gaur arratsaldean eman dira horien berri Alondegian egin den ekitaldian. 

"Ez zaie tratu humanoa ematen; animaliak bezala tratatzen dituzte”

Baleike 2017-02-17 18:07   Gizartea

"Ez zaie tratu humanoa ematen; animaliak bezala tratatzen dituzte”

Wait, just wait. Egon, zain egon. Besterik ez, hori da Chioseko (edo Europako beste lekuetan dauden kanpalekuetako) errefuxiatuei esaten dietena. Zain egoteko. Ezin dute aurrera egin eta atzera bueltatu ere. Horren berri eman zuten atzo Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) taldeko kideek Alondegian egin zen ekitaldian. Honekin amaitu zen Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatutako saio sorta.

(AUDIOA) Manuel Esnal: Urakanak trena bota zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-17 15:16   Gizartea

(AUDIOA) Manuel Esnal: Urakanak trena bota zuenekoa

Aste honetan bete dira 76 urte. Zumaiatik irten eta Donostiara zihoan trena Urola ibaira erori zen 1941eko otsailaren 15ean. Istripu hark 22 hildako eta 54 zauritu eragin zituen. 

EH Bildu: “Poligonoko bizilagunen artean egonezina dago aparkalekuen inguruan; Udan kaosa gertatuko dela uste dute”

Baleike 2017-02-16 18:30   Gizartea

EH Bildu: “Poligonoko bizilagunen artean egonezina dago aparkalekuen inguruan; Udan kaosa gertatuko dela uste dute”

Aparkalekuak erregulatzeko sistema lantzeko hiru bilera egin ditu EH Bilduk Zumaiako herritarrekin azken asteotan. Horrez gain, inkesta bat ere abian jarri du koalizioak Interneten. Horren guztiaren balorazioa egin dute gaur eta aurreikusitako sisteman aldaketak egin dituztela ere adierazi dute. Aldaketa nagusiena herrian egoiliarren gune bakarra ezartzea izango da eta ez bi, hasiera batean aurreikusten zen bezala.

Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari?

Baleike 2017-02-16 12:12   Gizartea

Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari?

Taberna batean egin dute topo lehen aldiz. Ez dute elkar ezagutzen. Edadean aurrera doa bat, gaztea da bestea. Bertako euskaran hasi dira biak berriketan, firin-faran, zaharrak gazteari nongoa den galdetu dion arte: "Hemen bizi naiz, baina Alacantekoa naiz berez". Zaharraren buruan zer mekanismo ezkutuk egin duen klik, automatikoki erdaraz jarraitu du solasaldia. Euskaldun berriek egunero bizi duten esperientziatako bat baino ez da, Atzo Estibaliz Amorrortu eta Ane Ortega ikerlariek Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren estreinaldian kontatu zigutenez.

Anitzen sareak bilera egingo du otsailaren 23an

Baleike 2017-02-16 10:06   Gizartea

Anitzen sareak bilera egingo du otsailaren 23an

Zumaiako Anitzen sareak bilera egingo du datorren ostegunean, hilaren 23an, Alondegiko lehen solairuan (18:00etan).

“Mehatxua? Kontu-garbitzea? Hau gazte batzuen baldarkeria izango zen!”

Baleike 2017-02-15 13:23   Gizartea

“Mehatxua? Kontu-garbitzea? Hau gazte batzuen baldarkeria izango zen!”

Alai auzategiko Alai Berri denda, Santiago auzoko Redymar eta Estazioko industrigunean aparkatuta zegoen kamioi bat. Hirurak kaltetuak izan ziren astelehenetik asteartera bitarteko gauean, ustez, gomazko balinak botatzen dituen pistola batekin egindako tiroekin. Ertzaintza gaia aztertzen ari da.

Ikastetxeetako haurrek ekitateari buruz hitz egin dute Udal ordezkariekin

Baleike 2017-02-15 12:17   Gizartea

Ikastetxeetako haurrek ekitateari buruz hitz egin dute Udal ordezkariekin

Eskola Agenda 21aren barruan, iaz Udalari proposatu zizkioten gaien inguruko jarraipena egin dute Zumaiako ikastetxeetako haurrek gaur goizean.

DSS2016EU GR sareko ibilbide bat Zumaiatik pasako da

Baleike 2017-02-14 14:25   Gizartea

DSS2016EU GR sareko ibilbide bat Zumaiatik pasako da

Gipuzkoako gune natural babestu guztiak oinez zeharkatzeko zazpi Ibilbide Luze edo GR; horrela gauzatuko da Donostia 2016-ren 2016 bidea proiektuaren legatua. DSS2016EU GR SAREA izeneko mendi-bide sare hau Europako mendi-bide sarearen barruan kokatzen da, eta Hiriburutzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzari esker egokitu eta seinaleztatu da. Bide luze hauetako bat, Talaia, Zumaiatik pasako da.

Errefuxiatuen krisia Chiosen azaltzen duen dokumentala aurkeztuko da ostegunean Oxforden

Baleike 2017-02-14 12:27   Gizartea

Errefuxiatuen krisia Chiosen azaltzen duen dokumentala aurkeztuko da ostegunean Oxforden

Wait just wait izeneko dokumentala aurkeztuko da ostegunean arratsaldeko 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Dokumentalak Greziako Chios irlan errefuxiatuekin gertatzen dena azalduko du.

Zumaiako garai bateko hotel eta ostatuetako apopiloak

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2017-02-14 10:51   Gizartea

Zumaiako garai bateko hotel eta ostatuetako apopiloak

Azkenengo urteetan zehar Udal artxiboan egin ditudan bilaketen albo emaitzak bezala gordeta neuzkanak aztertzen hasi naiz eta, beste batzuen artean, 1924-1927 bitarteko Zumaiako hotel eta ostatuetako apopiloen buletinetako informazioarekin topo egin dut. Gero saiatu naiz informazio hori osatu eta aberasten, eta interneteri esker lortu dut kasu batzutan. Ondorengo argazkian ikus dezakegu urte haietako hoteletako bat. Hotel Central zuen izena eta Francisco Arrutirena zen orduan. Baina lehenagotik Hotel Beguiristain bezala zen ezaguna, Juan Beguiristainek sortua izan zelako 1913an.

GUTUNA: Ardantza auzoko bizilagunen desadostasuna

Izar Zubieta 2017-02-13 17:22   Gizartea

GUTUNA: Ardantza auzoko bizilagunen desadostasuna

Ardantza auzoko bizilagunek gutuna bidali dute udalera azken aldian hartutako erabaki batzuen aurrean beraien desadostasuna azaltzeko. 

Zumaiako eskola bideen proiekturako logo lehiaketaren erakusketa, Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-02-13 14:33   Gizartea

Zumaiako eskola bideen proiekturako logo lehiaketaren erakusketa, Alondegian

2015-16 ikasturtean hasi ziren herriko ikastetxeak, Guraso elkarteak eta Udala ikasleen mugikortasun aktiboa eta segurua sustatzeko elkarlanean, Osasun Sailak helburu horrekin ematen dituen diru-laguntzei esker.

Kanporatuen omenaldiko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Manterola 2017-02-13 10:27   Gizartea

Kanporatuen omenaldiko argazkiak

Hemen dauzkazue atzoko ekitaldian ateratako zenbait argazki.

Austriara bidaia antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Baleike 2017-02-13 10:12   Gizartea

Austriara bidaia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, ekainaren 16tik 23ra, bere bazkideentzat. Izena emateko eguna gaur izango da, 11:00etatik 12:00etara, bulegoan.

BIDEOA: Oraindik da atzo

Baleike 2017-02-12 21:12   Gizartea

1937ko kanporatuen eta gaur egungo errefuxiatuen omenez Erkibe Kultur Elkarteak eta Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu duten kale antzerkiaren bideoa daukazue jarraian. 

"Heroiak zarete bortizkeriari aurre egin izanagatik"

Baleike 2017-02-12 20:42   Gizartea

"Heroiak zarete bortizkeriari aurre egin izanagatik"

1937ko otsailaren 13an kanporatuak izan ziren 252 herritarrei omenaldi hunkigarria egin die Zumaiako herriak gaur eguerdian. Oraindik bizirik daudenak eta kanporatuak izan ziren 58 familietako senideak bildu dira Bego Blancok egindako monolitoaren aurrean, zumaiar guztiekin egun lazgarri hura gogoratzeko; eta, kale antzerki batean bidez, egun hartako oroitzapenak biziberritzeko aukera izan dute. Oier Korta alkateak heroitzak jo ditu, eta Markel Olano diputatu nagusiak gaur egungo gerrek kanporatutakoak ere aintzat hartzeko deia egin du. Errefuxiatuen aldeko taldeak eta Erkibe kultur elkarteak antolatutako antzerkian ere halaxe egin dute, duela 80 urteko kanporatuen eta gaur egungo etorkinen arteko besarkadarekin.

Oraindik da atzo: argazki bilduma

Baleike 2017-02-12 16:40   Gizartea

Gaur eguerdian egin den oroimenezko ekitaldiaren eta kale antzerkiaren argazki bilduma zabala daukazue hemen. Argazkilariak: Peio Romatet

»» Ikusi argazki guztiak (111)

BIDEOA: Kanporatuak izan ziren familien izenak, 'Agur Jesusen ama' doinuak lagunduta

Baleike 2017-02-11 09:56   Gizartea

1937ko otsailean herria uztera behartuta egon ziren 252 zumaiarrek Agur Jesusen ama abestia kantatuaz utzi zuten herria. Ostiralean Aita Marin egin zen ekitaldian gogora ekarri zuten une hori eta abesti hori, biolontxeloaren musikaren bitartez. Doinu horren gainean kanporatuak izan ziren familien izenak irakurri ziren. Ekitaldiko une hunkigarrienetakoa izan zen.