Ipuin kontaketa saioa izango da gaur haur liburutegian

Maria Maya Manterola 2024ko api. 23a, 13:00
Haur liburutegiko ipuin kontaketa bateko artxiboko irudia.

Badut taldeak eskainiko du kontaketa 17:30etik aurrera, eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendurikoa izango da. 

Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da gaur, asteartea, haur liburutegian. Ipuin musikatuak eskainiko dituzte 17:30ean hasita, eta jakinarazi dutenez, 4 eta 8 urte arteko haurrentzako moduko saioa izango da.