(BIDEOA) Sabina eta Luisita: Eskolarako abarketak, eta jantziago joateko, zapatak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-24 14:04   Gizartea

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta txikitako oinetakoez hitz egiten dute bideo honetan. Eskolarako abarketak erabiltzen zituzten, eta jantziago joateko, zapatak. Sabinak "topolinoak" erabiltzen omen zituen asko. Astean zehar eta asteburuetan janzkera desberdina izaten zen; asteburu edo jaietan dotoreago. 

(BIDEOA) Joseba Beobide: Francorentzat kristo bat egin zuen aitak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-17 09:46   Gizartea

Julio Beobide zuen aita, eskultorea; senideetan hirugarrena da. Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 1962. urtean, apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joateko eskaintza egin zioten, euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, eta guztira 22 urtez egon zen han. 

(BIDEOA) Magdalena Egaña: Kontserba-fabrikan 25 urtean

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-10 11:48   Gizartea

Magdalena 1931n jaioa da, eta gurasoak zumaiarrak zituen. 19 urte zituela hasi zen kontserba-fabrikan lanean, eta bertan jarraitu zuen 25 urtez. Bideoan azaltzen du Ortiz lantegia non zegoen lehenago. Hasiera batean ez zegoen kontraturik eta orduka ordaintzen zieten. Etxean ere egiten zituzten kontserba-lanak. Hasieran Gabonetan bakarrik izaten zituzten oporrak, baina gerora lan-baldintzak hobetzen joan ziren.

(BIDEOA) Bixente Esteibar: Aitarekin hasi zen arotz-lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-03 09:52   Gizartea

Zumaiarra, "Kale berrixan" jaioa (gaur Mari kalea). Gurasoak ere zumaiarrak zituen: aita "Ixkiñatarra" eta ama "Patxi Barranderonekua". 12 urte besterik ez zituela hasi zen arotz-lanetan aitarekin. 1958tik aurrera, Bixentek eta anaiek hartu zuten 'Esteibar' aroztegiaren ardura. Lanbideari buruz hitz egiten du bideo honetan.

(BIDEOA) Mª Jesus Manterola: Goiko albergara arropak garbitzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-24 08:11   Gizartea

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus Bixi, eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Txiki-txikitatik lan asko egindakoa, amonarekin hasi zen arraina saltzen. 

(AUDIOA) Manuel Esnal: Urakanak trena bota zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-17 15:16   Gizartea

(AUDIOA) Manuel Esnal: Urakanak trena bota zuenekoa

Aste honetan bete dira 76 urte. Zumaiatik irten eta Donostiara zihoan trena Urola ibaira erori zen 1941eko otsailaren 15ean. Istripu hark 22 hildako eta 54 zauritu eragin zituen. 

(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Herriko albergak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-09 09:35   Gizartea

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924. urtean. Ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua, biak zumaiarrak. Hamar anai-arrebaren artean neska bakarra izan zen eta etxean lan asko egitea egokitu zitzaion. 

(BIDEOA) Manu Garate: Santa Ageda eta inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-02 10:38   Kultura

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Zumaiako Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. 

(BIDEOA) Brigida Ibarbia: Anguletarako baserri bakoitzak bere txanala

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-27 12:00   Gizartea

Oikiako Pikaondo baserrian jaio zen Brigida. Bedua eta Oikia bitartean garai batean angulak nola harrapatzen ziren azaltzen du bideoan. 

(BIDEOA) Ana Aristondo, eskolako kontuei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-19 12:42   Gizartea

Ana Aristondo Uraintziar baserrian jaio zen, Itziarko Mardari auzoan, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; umetan, bertako errotara joaten zen garia eta artoa ehotzera. Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. 

(BIDEOA) Xabier Irureta: Hondartzan futbolean

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-12 15:57   Gizartea

(BIDEOA) Xabier Irureta: Hondartzan futbolean

Zumaian jaio zen Xabier Irureta 1936an, eta mesedetakoen eskolan ibili zen lehenbizi eta Zarauzko Antonianoetan ondoren. Bideoan kontatzen du futbolean nola aritzen ziren, batez ere hondartzan. Plaieroak udazkenetik aurrera antolatzen ziren, eta oso kirol sakrifikatua zen, baldintza gogorretan jokatu behar izaten zutelako.

(BIDEOA) Jexux Gorostola: Talaiariak eta itsasargiak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-05 10:36   Kultura

(BIDEOA) Jexux Gorostola: Talaiariak eta itsasargiak

San Telmo kalean jaio zen Jexux Gorostola, eta ama getariarra zuen. Bizi guztia itsasoan egin du, batez ere txibitan. Bideoan, Akelino Osa (1930-2015) lagunarekin batera, azaltzen du itsaso txarra zegoenean talaiariek nola laguntzen zuten. Itsasargien seinaleei buruzko azalpenak ere ematen dituzte.

(BIDEOA) Adora Osa Arrizabalaga: Amak erakutsitako Gabon kanta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-12-29 09:33   Gizartea

Arritokietara bideko Añezkoa kale baserrian jaioa da Adora Osa. Amak erakutsitako “Etxetxo txiki honetan” abestu eta jaiotza hartuta nola ibiltzen ziren azaltzen du bideoan. 

(BIDEOA) Joxeba Garate: Gabon gaua familian, afariko menua

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-12-22 12:13   Gizartea

Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Eskola nazionaletan ikasi zuen. Ama arrain saltzailea zuen, Joakina Elosua, eta umetan hari laguntzen zion; gerora, arrantza asko egindakoa da: kainaberarekin, harraldean, gabarrantzan, motor txikian...  

(BIDEOA) Manuel Ugarte: Saltaka-apustuak eta ahari-jokoak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-12-16 08:39

Epeola baserriko Manuelek bideoan azaltzen duenez, apusturako zaletasuna izan da Oikian. Saltaka-apustuak ere izaten ziren. Bere lehengusuak bat jokatu zuen eta galdu. Harri-jasotzailerik ez da izan herrian. Ahari-jokoak, ordea, bai. Lehengusu batek bazeuzkan artean jokorako ahariak eta garai batean oso ahari ona izan zuen, muturbeltz bat. 

Karameleroa eta barkilleroa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-12-09 12:34   Kultura

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta txikitan dirurik ez zuten izaten. Kalez kale ibiltzen ziren saltzaileak; karameleroak "pirulí de la Habana" esan eta gozokiak saltzen zituen; barkilleroak, berriz, barkilloak. Sasoi txarrean jaiotakoak direla diote, orduko bizimodua guztiz ezberdina zela.

(BIDEOA) Manu Garate: Igandetan musika izaten zen Goiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-12-02 13:10   Gizartea

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Maristetan ikasketak egin eta 14 urte bete berritan 'Otto Holke' lantegian hasi zen lanean. Ondoren, 'Egurko' kooperatiba sortu eta jubilatu arte hantxe aritu zen. Zumaiako Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. 

(BIDEOA) Irene Yeregi: Irratia konfiskatu zietenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-11-25 11:19   Gizartea

Ama Oikiakoa zuen, eta aita Usurbilgoa, Jesus Yeregi, abertzalea eta gerra aurrean Zumaiako Batzokian lan asko egindakoa. "Yeregui Hermanos" motor-fabrika ere sortu zuen aitak 1920 inguruan, eta Irenek ere bertan lan egin zuen gaztetan. 

(BIDEOA) Benito Etxabe: Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-11-17 08:45   Gizartea

Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito, eta asko ibilia da angulak harrapatzen. Sanmigeletan ere harrapatu izan ditu, baina gaur egun asko galdu da angula. Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula harrapatu zituen, “ujalak” izan eta gero urak dena beherantza arrastatu zuenean. Biberoetan eduki eta angula gehiena Eibarko Txaltxa jatetxera saltzen zuten. 

(BIDEOA) Abelin Linazisoro: Paolmuturrean 6 lagun ito zirenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-11-11 08:47   Gizartea

1960ko azaroaren 15ean Zumaian gertatutakoa azaltzen du Abelin Linazisorok bideoan. Itsasontzi handi baten irteera hurreragotik ikusi nahian, barra muturrera joan ziren eskola profesionaleko mutiko batzuk. Olatu handi bat etorri eta 7 mutiko itsasora bota zituen; denak ito ziren, bat izan ezik. Gazte batek atera zuen bizirik, soka bat gerrian lotuta uretara salto egin eta gero. Zumaia inguruan itotakoak korronteak beti Getaria aldera eramaten omen ditu.