Kaleko pintura lehiaketara begirako aholku tailerra antolatu dute

Juan Luis Romatet 2024ko api. 24a, 17:00

Maiatzaren 12an egingo den kaleko pintura lehiaketara begira, aholku tailerra antolatu du Udaleko Kultura Sailak. 

Margolariak kalera aterako dira beste behin ere oihaletan herriko paisaiak, txokoak, herritarrak edota egileek gogoko dituzten gaiak jasotzera. Maiatzaren 12an egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa, eta haren aurretik, hilaren 3an, aurkeztu nahi dutenentzeko oinarrizko aholku tailerra antolatu dute. 

Forondan egingo da jarduera hau, bi txandatan banatuta: 17:00etan haurrentzako saioa egingo da, eta ordubete beranduago, 18:00etan, helduentzakoa. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.