Hauxe da Gipuzkoako arrauna

Baleike 2017-01-21 17:07   Kirola

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Zumaian (href="http://www.fgremo.com/data/docs/resultado... emaitza guztiak). Guztira, 81 batel bildu dira Urolaren itsasadarrean, 400 arraunlari inguru, haur eta gazte mailakoak ia denak. Akaso bakarren bat faltako zaigu, baina saiatu argazki sorta zabal honetan denak biltzen, Gipuzkoako harrobiaren erakusgarri.

»» Ikusi argazki guztiak (146)

"Gu ere taldea gara" diote Zumaiakoko emakumezko atezainek bideo honetan

Baleike 2017-01-20 20:47   Kirola

Futbola ez omen da emakumezkoentzako kirola. Iritzi horri aurre egiteko, Zumaiako Futbol Taldeak bideo hau eman du aditzera. RECrea taldeko lagunek egindako ikuskizunean Zumaiakoko atezainek garbi adierazten dute beraiek ere taldea direla.

'Itzurun elurtuta', Popetoren bideo bat

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Fuentes 2017-01-20 13:38   Kultura

Egun hauetan egiten duen hotzak orain urte batzuk grabatutako bideoa berreskuratzera eraman nau. Hemen duzue Itzurun elurtuta, Popetoren bideo bat.

'Go!azen' antzezlanaren saioetarako ikusleentzako aholkuak

Baleike 2017-01-20 11:00   Kultura

'Go!azen' antzezlanaren saioetarako ikusleentzako aholkuak

Telebistatik antzerki aretoetara salto egin du. Zumaian bi saio izango dira igande honetan, hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak segituan agortu ziren.  

Martin Scorseseren 'Silencio' emango da Aita Marin

Baleike 2017-01-20 10:12   Kultura

Asteburu honetan Martin Scorsese estatubatuarraren azken lanak, Silencio, emango da Aita Mari zinean.

Udalak balkoi pribatu batetik pankarta bat kendu duela salatu dute

Baleike 2017-01-20 09:39   Gizartea

CCOO sindikatuko egoitzaren balkoian jarrita zegoen pankarta bat kendu zuen garbiketa brigadak abenduaren 31n, "pankarta guztiak kentzeko agindua" dutelako. CCOO, ELA, LAB, ESK sindikatuek eta Kalea Guztiona Da kolektiboak salatu zuten gertatutakoa atzo arratsaldean egindako agerraldian. 

Azken hilketa eta eraso matxistak salatu dituzte kontzentrazioan

Azken hilketa eta eraso matxistak salatu dituzte kontzentrazioan

Baleike 2017-01-19 21:19   Gizartea

Larunbatean eraildako Blanca Marquesen gorpua gaur arratsaldean aurkitu dute Iruñea parean. Ordu gutxi batzuk geroago hilketa matxista hori salatzeko kontzentrazioa egin da Saregileen plaz

Aparkaleku araudiaren zirriborroa aurkeztu du Udalak

Baleike 2017-01-19 16:19   Gizartea

Aparkaleku araudiaren zirriborroa aurkeztu du Udalak

Zumaiak pairatzen duen aparkaleku arazoez ohartuta, Udalak aparkalekuak arautzeko ordenantza edo araudia abian jarriko du aurten. Besteak beste, bi TAO gune jarriko dira moilan eta parolbidean, lehena errotazio handikoa eta bestea normala. Uda honetan Zubitxikitik hirigunera arteko guneak arautuko dira eta poligonoak 2018rako lagako dira.

Urtebetean bikoiztu egin da bisita kopurua baleike.eus-en

Baleike 2017-01-19 16:12   Gizartea

Urtebetean bikoiztu egin da bisita kopurua baleike.eus-en

2016an 800.000 bisita izan ditu baleike.eus webguneak, eta bi milioi inguru izan dira zabaldutako orrialdeak. Bigarren urtez segidan, aurreko urteko kopuruak bikoiztu egin dira. 

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina egingo da datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-01-19 16:10   Gizartea

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina egingo da datorren astean

Zumaiako Udalak, Ferrovial Servicios enpresarekin elkarlanean, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina pertsonalizatua antolatu du datorren asterako.

(BIDEOA) Ana Aristondo, eskolako kontuei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-19 12:42   Gizartea

Ana Aristondo Uraintziar baserrian jaio zen, Itziarko Mardari auzoan, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; umetan, bertako errotara joaten zen garia eta artoa ehotzera. Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. 

Blanca Marquesen erailketa matxista salatzeko bilkura deitu du Berdintasun Foroak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Berdintasun Foroa 2017-01-19 11:21   Gizartea

Blanca Marquesen erailketa matxista salatzeko bilkura deitu du Berdintasun Foroak

Indarkeria matxistak eraildako bigarren biktima da 48 urteko emakume burlatarra. Zumaiako Berdintasun Foroak herritarrei dei egiten die gaur arratsaldean (19:30ean) egingo den bilkuran parte hartzera.

Inauterietarako ideiak eta proposamenak aurkezteko deia egin du Kultura Sailak

Baleike 2017-01-19 11:07   Kultura

Otsailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko dira aurtengo Inauteriak. Ekitaldien egitaraua osatzeko, Kultura Sailak dei egiten die herriko elkarte eta eragileei jai hauetan ekitaldiren bat egiteko asmorik badute ahalik eta azkarren aurkez ditzaten.

Behar dutelako, behar ditugulako

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-01-18 20:52   Kultura

Behar dutelako, behar ditugulako

Rolling Stones taldeak disko berria atera du orain hilabete eskas. Blueseko diskoa da eta ezer gutxi gehitzen dio talde beteranoaren ibilbide luzeari. Gaur egun ezer interesgarririk egiteko gauza ez badira, azken disko azpimarragarria atera zutenetik ia 40 urte pasa badira, musikazale askok pentsa dezakete ea zergatik jarraitzen duten. Erantzuna erraza da: musika jotzen jarraitzea beharrezkoa dutelako.  

Donostiarako joan-etorrietarako gaueko autobusak izango dira urtarrilaren 19an eta 20an

Baleike 2017-01-18 19:02   Gizartea

San Sebastian eguneko jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Zumaiatik Donostiara bihar, hilak 19, eta etzi, hilak 20.

Lurraldebuseko geltokietan aldaketak izango dira Donostian hilaren 20an

Baleike 2017-01-18 16:51   Gizartea

Lurraldebuseko geltokietan aldaketak izango dira Donostian hilaren 20an

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunaren ospakizunak direla eta, lurraldea hiriburuarekin lotzen duten lineen geralekuek aldaketak izango dituzte erdialdean, goizeko 10:00etatik aurrera.7

Herri-galdeketarako sinadura emateko azken datak

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:31   Politika

Hilabete baino ez da falta maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren alde sinatu ahal izateko. Sinadura bilketa erritmo onean doa, hasieran jarritako 1.000 sinadurak pasa eta ahalik eta gehien lortzea da Ontziraturen helburua.

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Jesus Makazagak jaso du Ontziraturen Gabonetako saria

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-01-18 12:28   Politika

Ontziratu taldeak marisko sorta bat zozkatu du Gabon garaian. Sariak badu irabazlea: Jesus Makazaga. Saridunak atzo jaso zuen sorta Ontziratuko kideen eskutik.

Zozkatu ditugu 'Oraindik atzo' liburuaren bost aleak

Baleike 2017-01-18 11:21   Gizartea

Zozkatu ditugu 'Oraindik atzo' liburuaren bost aleak

Erkibe kultur elkarteak emandako Oraindik atzo liburuaren bost ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Autobus zerbitzu berezia izango da hilaren 19an Azpeititik bueltatzeko

Baleike 2017-01-17 17:42   Gizartea

Autobus zerbitzu berezia izango da hilaren 19an Azpeititik bueltatzeko

Sansebastianak direla eta, La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarriko du hilaren 19 gauean Zumaiara itzultzeko.

Nabarmenak