Eskualdeko enpresa txikiei lan arriskuen prebentzioaren arloan laguntzeko programa

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-03-21 15:19   Ekonomia

Urola Kostako Udal Elkartea “Zure enpresaren prebentzioa hobetu” programa  bideratzen ari da Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei laneko arriskuen prebentzioaren integrazioan laguntzeko.

Herritar ugarik eman du BMko supermerkatuan lan egiteko kurrikuluma

Baleike 2017-03-16 22:27   Ekonomia

Herritar ugarik eman du BMko supermerkatuan lan egiteko kurrikuluma

Jakina da BM katea supermerkatu bat zabalduko duela Ardantzabiden. Zumaiako Udalak baliabideak eman dizkio herritarrek sortuko diren lanpostuetarako beraien hautagaitzak emateko. Gaur goizean aurkeztu ahal izan dira kurrikulumak eta jendetza batek hartu du parte bertan.

Aldaketak ostiralean Urola Kostako Udal Elkarteak eskaini behar duen ikastaroan

Urola 2017-03-15 14:07   Ekonomia

Datorren ostiralerako, martxoaren 17rako, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat antolatuta duen ikastaroan aldaketak egon dira bai ordutegiari eta baita egitarauari dagokionez ere. Hala, ikastaroaren ordutegi berria 09:30etatik 11:30era izango da.

Ardantzabiden zabalduko den supermerkatuan lan egiteko elkarrizketak ostegunean bertan egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-03-14 15:16   Ekonomia

Ostegunean bertan curriculumak jasotzeaz gain, eta hautespen prozesua arintze aldera, lan elkarrizketak ere egingo direla jakinarazi nahi du Udalak. Guztira, 10 lanpostu berri inguru eskainiko dira kutxazain, apal-betetzaile eta arrain zein haragi saltzaile moduan. Curriculumak jasotzea eta elkarrizketak Enplegu Bulegoan egingo dira.

 

Eskualdeko enpresentzat zuzendutako bi jardunaldi izango dira hurrengo astean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-03-08 14:18   Ekonomia

Lehendabiziko jardunaldia, martxoaren 13an,  turismo arloko enpresentzat bideratuta izango da. Bigarren jardunaldia aldiz, martxoaren 17an, eskualdeko enpresentzat zuzenduta dago. 

Hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Lagun Arteak, enpresa aurrera ateratzeko itxaropenarekin

Baleike 2017-02-22 11:12   Ekonomia

Hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Lagun Arteak, enpresa aurrera ateratzeko itxaropenarekin

Joan den urtarrilaren 23an aurkeztu zuen Donostiako epaitegian borondatezko hartzekodunen konkurtsoa. Enpresa aurrera ateratzeko inbertsore industrialak nahi ditu Lagun Arteak, eta atal baterako negoziazioak nahikoa aurreratuta dauzkate. 

“Prezioekin espekulatzeko aukera dute enpresa handiek”

Baleike 2017-02-19 11:35   Ekonomia

“Prezioekin espekulatzeko aukera dute enpresa handiek”

Argindarraren sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko ikastaro trinkoa beharko genuke, baina argibide batzuk, behintzat, eman dizkigu Eribe de Otxoak.

“Gauzak aldatzen hasteko modu bat da”

Baleike 2017-02-19 11:35   Ekonomia

“Gauzak aldatzen hasteko modu bat da”

Egun batean, betiko enpresarekin kontratua eten eta Goienerreko bazkide eta bezero egitea erabaki zuten Leire Aranok, Alfonso Garciak eta Josu Urangak. 50 bat zumaiar dira Goienerreko bazkide.

Goiener, argi izpi bat iluntasunean

Baleike 2017-02-19 11:35   Ekonomia

Goiener, argi izpi bat iluntasunean

Merkatu libre eta irekia omen da argindarrarena baina, errealitatean, sistema iluna da oso, korapiloz josia, erabat ulergaitza. Herritarrari ezintasuna eta amorrua gailentzen zaizkio argindarraren prezioa neurri gabe igotzen den aldiro, eta ahalmenik gabe ikusten du bere burua negozioa kontrolatzen duten lauzpabost enpresa erraldoien aurrean. Baina hasi dira aukera berriak sortzen. Goiener kooperatiba da horietako bat. 5.700 bazkide ditu dagoeneko –tartean, 50 bat zumaiar–. Santiago Eribe de Otxoa gerenteak azaldu digu Goiener zer den.

Eskualdeko enpresen estrategia eta antolakuntza edo ekoizpen prozesua hobetzeko programa jarri dute abian

Baleike 2017-02-02 17:20   Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako garapen agentziek, kasu honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak, Prince programa jarri dute martxan.

BIDEOA: 'Deun' zamaontziaren botadura

Baleike 2017-01-13 22:31   Ekonomia

Astilleros Balenciagak Deun izeneko zamaontzia uretaratu du gaur arratsaldean. Ohikoa den bezala, jende kopuru polita hurreratu da botadurara eta izan da sorpresako unea ontziak Moilaberriaren kontra jo duenean. Zorionez, kalte handirik ez da izan. Hemen duzue botadurako bideoa.

Markel Olanok Korta enpresa bisitatu du gaur

Baleike 2017-01-13 21:07   Ekonomia

Markel Olanok Korta enpresa bisitatu du gaur

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano Zumaian izan da gaur Korta enpresa bisitatzen, Ekonomia suspertzeko plana 2015-2019 plangintzaren baitan. Berrikuntzaren alorrean Gorostiaga industriguneko enpresak egin duen lana ezagugu nahi izan du. 

Balenciagak uretaratu du 'Deun' zamaontzia

Balenciagak uretaratu du 'Deun' zamaontzia

Baleike 2017-01-13 17:32   Ekonomia

Astilleros Balenciagak gaur arratsaldean uretaratu du Deun izeneko zamaontzia. Urrian Zumaia utzi zuen Telmo itsasontziaren bizkia, 99 metroko luzera du. 

'Deun' zamaontzia uretaratuko du gaur Balenciagak

Baleike 2017-01-13 15:06   Ekonomia

'Deun' zamaontzia uretaratuko du gaur Balenciagak

Portu zuzendaritzak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean uretaratuko du Balenciagak Deun izeneko zamaontzia. Itsasgorarekin izango da, 17:30ak aldera.

Urola Kostako Udal Elkarteak 'Geolokalizatu zure enpresa' ekimena jarri du martxan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-01-11 10:09   Ekonomia

Interneten aroan bizi gara eta eskualdeko enpresentzat garrantzitsua da egoki geolokalizatuta egotea, bezero, hornitzaile eta interesa duten pertsonek Internet bidez arin eta egoki lokalizatu ahal izateko. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak “Geolokalizatu zure enpresa” ekimena jarri du martxan, eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak, urtarrilan eta otsailean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-01-10 10:40   Ekonomia

Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Argazki bilduma: barrako lanak

Baleike 2016-12-12 17:33   Ekonomia

Barran egiten ari diren lanen argazki bilduma daukazue orain. Jaurlaritzak egindako proiektuaren irudietan ikus daiteke barrak zer itxura izango duen.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Barra zaharreko horma zabalagoa eta altuagoa izango da

Baleike 2016-12-12 17:22   Ekonomia

Barra zaharreko horma zabalagoa eta altuagoa izango da

Barraren lehen zatia erabat hondatzeko zorian dago. Harlanduzko horma zaharra hormigoiarekin zabalduko dute itsasoko aldetik, eta altuera handiagoa emango diote. Zati berrian, berriz, harrizko bloke handi gehiago jarriko dituzte, olatuen oldarraldietatik babesteko.

Bihar zabalduko dute Bittarte jatetxe berria

Baleike 2016-12-10 17:22   Ekonomia

Bihar, igandean, zabalduko dute Aitor Etxabek eta Sonia Albarezek Bittarte jatetxea, lehen Iriondo izan zeneko eraikinean. Bihar goizeko 11:00etatik 14:00etara gerturatzen den orori mokadua eskainiko diote.

Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute

Baleike 2016-11-28 11:12   Ekonomia

Herriko denda eta tabernek beren erakusleihoak Gabonetako gaiekin girotzeko egiten duten ahalegina saritzeko lehiaketa antolatzen dute urtero Udalak eta merkatari eta ostalarien Zumaia Elkarteak. Aurten lehiaketak bi atal izango ditu.