'Oker' pelikula emango da igandean Aita Marin

Baleike 2017-02-24 09:01   Kultura

Asteburu honetan Inauteriak ospatzen direnez, ez da helduentzako pelikularik izango Aita Marin. Bai, ordea, haurrentzat. Igandean, 16:30ean, Oker pelikula emango da, euskaraz.

(BIDEOA) Mª Jesus Manterola: Goiko albergara arropak garbitzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-24 08:11   Gizartea

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus Bixi, eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Txiki-txikitatik lan asko egindakoa, amonarekin hasi zen arraina saltzen. 

Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian?

Baleike 2017-02-23 17:56   Gizartea

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloan Zumaian hitz egiten diren hizkuntzen inguruan hitz egingo du Idoia Etxeberriak (Martxoaren 1ean, 18:30ean, Alondegian). Horren inguruko bideo bat prestatu dute eta saio horretan aurkeztuko da. Hemen duzue aurrerapena. 

[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia online Baleike.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-02-22 15:05   Politika

Erabakitzeko eskubideaz eta Kataluniako prozesuaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalen Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak. Hitzaldiak sekulako ikusmina piztu du eta Kursaaleko areto handiko 1.800 eserlekuak beteko dira. Hara joateko aukerarik ez baduzu eta hitzaldia jarraitzeko gogoa badaukazu, baleike.eus-en bertan izango dugu aukera, 19:00etatik aurrera, zuzenean, euskarazko bertsioan (goian) edo jatorrizkoan (albistearen barruan).

BIDEOA: Ane Zabaleta zumaiarra, ETBko 'Teknopolis' saioan

Baleike 2017-02-19 17:08   Gizartea

Ane Zabaleta hidrologoa eta UPVEHUko Geodinamika Saileko kidea, asteburu honetako Teknopolis zientzia eta teknologia saioan izan da akuiferoen eta lurrazpiko uren inguruan hizketan. Bideo honetan ikus dezakezue.

BIDEOA: Musika Eskolako haurrak Inauterietako jaialdia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-02-17 09:05   Kultura

Datorren ostiralean, otsailaren 24an, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren Inauterietako jaialdia egingo da. Aurtengoarekin hamargarren urtea da jaialdi hau egiten dutela eta berriro euskal inauteriak hartu ditu gai bezala. Dena prest izateko zenbait tailer abian dira eta baita entseguak ere, bideo honetan ikus daitekeen bezala. 

'La la land' eta 'Axel', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2017-02-17 08:39

Oscar sarietarako 14 izendapen jaso dituen La la land eta marrazki bizidunen Axel pelikulak emango dira asteburuan Aita Mari zinean. 

Jim Jarmuschen 'Paterson' emango du ostegunean Ostarrenak zine forumean

Baleike 2017-02-15 18:31

Jim Jarmusch zuzendari estatubatuarrak bi pelikula aurkeztu zituen Canneseko azken zinemaldian: The Stooges rock taldeari buruzko Gimme danger que askoren esanetan 2016. urteko pelikula onentsuena izan den Paterson. Azken hau Ostarrenak emango du zine forum saioan, ostegunean, 22:00etatik aurrera. 

BIDEOAK: Dardararen V. urteurreneko kontzertuak

Baleike 2017-02-13 12:00   Kultura

Zumaiako Dardara Musika Kolektiboaren bosgarren urteurreneko kontzertuak egin ziren larunbatean Torreberrin. Los Brown, The Grace of Dionysus, Kerman eta Grises taldeek jo zuten. Talde bakoitzaren bideo bana duzue hemen.

BIDEOA: Oraindik da atzo

Baleike 2017-02-12 21:12   Gizartea

1937ko kanporatuen eta gaur egungo errefuxiatuen omenez Erkibe Kultur Elkarteak eta Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu duten kale antzerkiaren bideoa daukazue jarraian. 

BIDEOA: Kanporatuak izan ziren familien izenak, 'Agur Jesusen ama' doinuak lagunduta

Baleike 2017-02-11 09:56   Gizartea

1937ko otsailean herria uztera behartuta egon ziren 252 zumaiarrek Agur Jesusen ama abestia kantatuaz utzi zuten herria. Ostiralean Aita Marin egin zen ekitaldian gogora ekarri zuten une hori eta abesti hori, biolontxeloaren musikaren bitartez. Doinu horren gainean kanporatuak izan ziren familien izenak irakurri ziren. Ekitaldiko une hunkigarrienetakoa izan zen.

'Figuras ocultas' eta 'ORM, en el reino de las nieves', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2017-02-09 14:37   Kultura

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: helduentzako Figuras ocultas drama estatubatuarra eta haurrentzako ORM, en el reino de las nieves.

(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Herriko albergak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-09 09:35   Gizartea

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924. urtean. Ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua, biak zumaiarrak. Hamar anai-arrebaren artean neska bakarra izan zen eta etxean lan asko egitea egokitu zitzaion. 

(BIDEOA) Beheko Plaza abesbatza santa eskean koplatan

Baleike 2017-02-05 09:21   Kultura

Santa Ageda bezpera izan zen atzo eta azken urteotan bezala, Beheko Plaza abesbatza kalez kale ibili zen koplatan. Hogarrean eman zion hasiera kantu kalejirari, bideo honetan ikus dezakezuen bezala.

'Vuelta a casa de mi madre' eta '¡Canta!', asteburuan Aita Marin

Baleike 2017-02-03 10:58   Kultura

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: Vuelta a casa de mi madre komedia frantziarra eta ¡Canta! haurrentzako pelikula.

(BIDEOA) Manu Garate: Santa Ageda eta inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-02-02 10:38   Kultura

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Zumaiako Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. 

'Elle' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2017-02-01 10:05   Kultura

Paul Verhoeven zuzendari holandarraren azken lana, Elle, emango da bihar zine forum saioan. Isabelle Huppert frantziarrak antzeztutako lana 22:00etan emango da Aita Marin. Jatorrizko bertsio azpititulatuan emango da.

Imanol Lopez ETBn Mexikoko pilotalekuari buruz hizketan

Baleike 2017-01-30 09:46   Kirola

Bi hamarkada egon da itxita Mexiko pilotaleku enblematikoa. Egun, zaharberritze lanen azken fasean daude. Horren inguruan hitz egin du Imanol Lopezek ETBn, Jon Artanok elkarrizketatuta. Bost aldiz Munduko txapeldun izan dela gogoratu du zumaiarrak, baina frontoitik kanpo ere txapeldun izan nahi duela adierazi du.

BIDEOA: 'Goryok 2' laburmetraia

Baleike 2017-01-29 16:57   Kultura

Ostiral honetan aurkeztu zen Torreberri Gaztetxean Arrano Filmsen azken proiektua, Goryok 2 laburmetraia (Goryok kasuaren prekuela). Izandako erantzun onaren ondoren, hemen ikus dezakezue.

Dena Brasilen hasi zen

Baleike 2017-01-28 11:04   Kirola

2016a urte bikaina izan da Alex Uranga zumaiarrarentzat. Lesio batetik irtenda, Brasilgo Itacoatiaran egindako proba ikusgarriari esker, berriro ere bodyboardeko puntan jartzea lortu du. Horri guztiari buruz hitz egiten du Unai Bordak egindako ALX 2016 bideoan.