Santelmoetako zozketaren saria eman du Telmo Deunek

Juan Luis Romatet 2024ko api. 23a, 08:02

Zozketa egin du Telmo Deun arraun elkarteak orain gutxi Zumaian ospatu diren San Telmo jaietan. Saritutako txartelaren jabeak jaso du dagoeneko saria.

Telebista bat, kafe makina, jakiak... Horiek eta gehiago eraman ditu etxera Telmo Deun arraun elkarteak pasa den santelmoetan egin zuen zozketaren irabazleak. Saritutako txartelaren jabeak, Adur Egañak, dagoeneko jaso du saria, argazkian ikus daitekeen bezala.