Tomate landareak osasuntsu edukitzeko tailerra emango dute asteazkenean Baratze parkean

Juan Luis Romatet 2024ko api. 21a, 13:00
Hainbat aholku emango dituzte Baratze parkean tomate landareak osasuntsu izateko.

Furgobaratza Zumaian izango da asteazken arratsaldean, eta tailerra eskaintzeaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dute.

Tomate landareak osasuntsu mantentzeko hainbat aholku emango dituzte Furgobaratza programako kideek asteazken arratsaldean Zumaiako Baratze Parkean. Hala, tomate landareen inguruko tailerra emango dute 18:00etatik 19:30era. Landare horiek egoera onean izateko kontutan hartu beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak, etab. Horretaz gain, tomate landareak oparituko dituzte bertaratzen direnei.

Ekintza honetara, baratzetako erabiltzaileez gain, edozein gerturatu daitekeela ere adierazi dute Furgobaratzako kideek. Arratsaldean zehar aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dutela gaineratu dute.