'Xabier' batela uretaratuko du gaur Beduolak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 8a, 11:29
Beduolako kideak 'Xabier' batelaren inguruan. (Beduola elkartea)

80 urte inguru dituen batela berreskuratu du elkarteak eta gaur arratsaldean uretaratuko du Arranplan.

Itsas ondarea berreskuratzeko lanetan beste pauso bat eman du Beduola elkarteak. Hala, Xabier izeneko batela uretaratuko dute elkarteko kideek gaur arratsaldean. Arranplan egingo dute ekitaldia, 17:00etan. 

Ziur ez badakite ere, ontziak 80 bat urte dituela uste dute elkarteko kideek. Orion egin zuten eta 1995. urtean Pello Iribar getariarrak eskuratu zuen. 2022an eraman zuen Beduolak Axular ibiltokian duen lokalera, eta iaz hasi zituzten zaharberritze lanak.