Aste Santua hasi zenetik autobusak ez dira Txomin Agirreko geltokitik igaro. Izan ere, festen prestaketatik horiek igaro bitartean, Patxita Etxezarretako geltokiak soilik izan dira martxan, moilan ezartzen duten txosnagunea dela medio. Festak agurtuta, bihartik aurrera herrigunera sartuko dira berriz ere autobusak, eta geldialdia egingo dute Txomin Agirre kaian.