Janire Gonzalez-Etxabarri 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 17a, 10:30
Janire Gonzalez-Etxabarri ETB1eko saioko une batean. (EITB)

Uda honetan jokatuko diren Pariseko Joko Olinpikoetarako txartela eskuratu duen surflari zumaiarra gonbidatu dute ETB1eko sukaldaritza saio honetara.

Frantzian uda sasoian jokatuko diren Joko Olinpikoetarako txartela eskuratu duen Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra izan da gonbidatu gisa ETB1eko Joseba Arguiñano Sukalerrian sukaldaritza saioan. Tahitin jokatuko dira surf modalitateko saioak uztailaren 27tik abuztuaren 8ra bitartean, eta hango eta bertoko olatuen arteko ezberdintasunez mintzatu da zumaiar gaztea.