[ARGAZKIAK] Kolore guztiak, debekuen kontra jaialdia Torreberrin

Baleike 2017-06-10 22:36   Gizartea

Urtebete inguru bete da Kalea Guztiona Da mugimenduak Erribera kaleko horman lehen murala margotu zuenetik. Hamabi hilabete geroago beste festa egun bat antolatu dute, oraingoan Torreberrin. Bertan margotutako muralak margotu dituzte, baita hutsuneak zeuden lekuan berriak egin ere. Hori guztia kultur ekitaldiz inguratuta: ipuin kontaketa, pailazoak, bertsoak, poesia, musika...

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Hogarrean egindako jokoen sariak banatu dituzte

Hogarrean egindako jokoen sariak banatu dituzte

Baleike 2017-06-10 12:17   Gizartea

Herriko nagusien astearen baitan, azken aldian Hogarrean izandako jokoen sariak banatu ziren atzo arratsaldean. Ondoren, errioxar erara prestatutako patata platerka jateko aukera izan zuten.

Datozen egunotan txartel identifikagarriak banatuko dira Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-09 14:05   Gizartea

Datozen egunotan txartel identifikagarriak banatuko dira Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuentzat

Jada egun gutxi gelditzen dira aparkamendu sistema berria indarrean jartzeko eta horren harira, agindu bezala, Zumaiako Udalak doako txartel identifikagarria igorriko die Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuen jabeei, erregulatutako gunean bizi direnei eta ez direnei ere. 

Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira bihar Zarauzko triatloiagatik

Baleike 2017-06-09 12:22   Gizartea

Autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira bihar Zarauzko triatloiagatik

Bihar Zarauzko Triatloia jokatuko da eta horrek eragin handia izango du eskualdeko trafikoan. 14:00etatik 17:45era bitartean. N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean. Autobus zerbitzuetan ere izango dira aldaketak, Lurraldebusek adierazi duenez. 

Aurten 89 urte betetzen dituzten 30 zumaiar omenduko dituzte igandean

Baleike 2017-06-09 08:59   Gizartea

Aurten 89 urte betetzen dituzten 30 zumaiar omenduko dituzte igandean

Urtero garai honetan egin bezala, Zumaiako Udalak aurten 89 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko ditu. 36 dira adin horretara heldutakoak eta hauetatik 30ek adierazi diote Udalarik ekitaldian izango direla, 20 emakume eta 10 gizonezko. Ekitaldia igande honetan, eguerdiko 12:00etan, egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Festa eguna ospatuko du Kalea Guztiona Dak, larunbatean, Torreberrin

Baleike 2017-06-08 16:09   Gizartea

Festa eguna ospatuko du Kalea Guztiona Dak, larunbatean, Torreberrin

Orain urtebete inguru lehen murala margotu zuten Kalea Guztiona Da mugimenduko kideek Euskal Herri mailan famatu egin den Erribera kaleko horman. Ekitaldiz betetako festa eguna izan zen iazkoa eta aurten errepikatzeko asmoa erakutsi dute. Kolore guztiak debekuen kontra! izenarekin, Torreberri azpian egingo dute bigarren festa eguna etzi.

(BIDEOA) Akelino Osa: Aita itsasoan eta zamalanetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-06-08 11:40   Gizartea

San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelinok eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Igeltseroa izan da lanbidez, baina bizi guztia arrantzan ibili izan da motor txikiarekin. 

Kotxe bat erriora jausi da gauean, moila parean

Baleike 2017-06-08 00:12   Gizartea

Kotxe bat erriora jausi da gauean, moila parean

BMW markako kotxe bat ibaira jausi da gaur gauean, Txomin Agirre kaiko parean. Gertakaria 22:45ak aldera izan da. Abiada bizian zihoan kotxeak hormigoizko horma txikietako bat jo eta hegan joan da. Zorionez, gidaria bizirik irten da.

Tao bulegoaren ordutegiaren eta egoiliar txartelaren inguruko hainbat argibide

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-07 14:50   Gizartea

Tao bulegoaren ordutegiaren eta egoiliar txartelaren inguruko hainbat argibide

Datorren ostegunean, ekainaren 15ean, aparkalekuen sistema berria jarriko da martxan, eta horren harira, Udalak bi argibide eman ditu.

La Caixako Gizarte Ekintzaren 6.000 euro jaso ditu Maria eta Jose ikastetxeak

baleike 2017-06-07 14:01   Gizartea

La Caixako Gizarte Ekintzaren 6.000 euro jaso ditu Maria eta Jose ikastetxeak

Proiektu marko batean sistematizatua eta eskolako curriculumean txertatuta duten ‘Bakea atalka’ edo ‘Pieces of Peace’ izeneko proiektu globalari laguntzeko erabiliko da dirua. Isaak Aranberrik, ikastetxeko zuzendariak, eskerrak eman nahi izan dizkio Zumaiako La Caixako zuzendari Josu Alkaini: “Gure errekurtso denak hezkuntzara bideratzen ditugu, eta uste dugu proiektuak gauzatzea balio erantsia ematen diela gure ikasleei. Horiek kostua dakarte, askotan proiektuak aurrera garatzeko zailtasunak sortzen dira, eta horrelako laguntzak oso garrantzitsuak dira”, azpimarratu du.

Zein ote zen konkordun hori zubi bat merezi izateko?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-06-06 22:25   Gizartea

Zein ote zen konkordun hori zubi bat merezi izateko?

Ez diot inoiz toponimiari arreta berezirik egin. Badakit, bai, lekuek, tokiek, bere izena dutela eta zerbait idatzi behar dudanean izen horiek errespetatzen ditut. Ez wasapeko mezu batean edo lagun edo familiarteko bati bidalitako mail batean; bai, ordea, nonbait argitaratuko den leku baterako idazten dudanean. 

Algorriko lursailak erosiko ditu Aldundiak eta segurtasuna hobetzeko lan batzuk egingo ditu bidezidorrean

Baleike 2017-06-06 15:58   Gizartea

Algorriko lursailak erosiko ditu Aldundiak eta segurtasuna hobetzeko lan batzuk egingo ditu bidezidorrean

Algorriko bidezidorra eta horren ingurunea erosiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erosi beharreko landa lurzoruak 17.861,50 m2 neurtzen du, titulartasuna hamabost jaberen artean dago banatuta eta erosketa prezioa 69.000 eurokoa izango da. San Telmo ermitatik Algorriko Puntaraino igarotzen da bidezidorra, eta hortik Kalaraino jaisten da eskailera batzuen bitartez. Gipuzkoan jende gehien ibiltzen den ingurua da. 

Zumaiako turismo eredua zehazteko plana jarri du Udalak abian

Baleike 2017-06-06 14:39   Gizartea

Zumaiako turismo eredua zehazteko plana jarri du Udalak abian

Ukaezina da turismoak gora egin duela Euskal Herri osoan eta baita Zumaian ere. Flyscharen garrantziak erakarrita edota 8 apellidos vascos pelikularen arrakastak bultzatuta, Zumaiara etorritako bisitari kopuruak etengabe egin du gora azken urteotan. Baina, zer nolako turismoa ekarri nahi da? Ba al dago masifikazioaren beldurrik? Zalantzak ere piztu dira herri mailan.  Horren jakitun, turismoari buruzko plana jarri du abian Zumaiako Udalak. 

Bihartik aurrera Oikiak autobus geraleku berria herrigunean izango du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-06 15:00   Gizartea

Bihartik aurrera Oikiak autobus geraleku berria herrigunean izango du

Joan den maiatzaren 10ean Zumaiako Udala Oikia auzoko bizilagunekin bildu zen gaur egun errepide ondoan dagoen autobus geralekua kendu eta hori ordezkatuko duen berriaren kokalekua haiekin zehazteko.

Turismoaren inguruan dauden iritziak jasotzeko galdetegia

Baleike 2017-06-06 14:46   Gizartea

Zumaiako Turismo Plana prestatzeko 59 galdera dituen galdetegia sortu dute. Herritarrei, nahiz kanpotarra izanda Zumaian lan egiten duten orori eskatzen zaio galdetegi hau betetzea. Behin osatuta, turismo bulegoan, udaletxean edo Alondegian utzi daiteke, ekainaren 30a baino lehen.