'Aldaketa garaia da' izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango da Aita Mari aretoan otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 9an. Azken saioan Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena aurkeztuko da. Bigarren solasaldia martxoaren 2an izango da, eta energia politikekin lotuta udalerrietan dauden esperientziekin izango du lotura. Lehen zatian Aitor Ossa Rissanen energia teknikariak Zumaiako Udalarentzat egindako Zumaiako Energia Diagnostikoa aurkeztuko du. Zenbat energia kontsumitzen dugu? Zer motatakoa? Zer baliabide ditugu energia berriztagarria Zumaian bertan ekoizteko? Nola gutxitu dezakegu energia kontsumoa Zumaian? Horri buruz arituko da. Bigarren zatian, Garestik (Nafarroa) etorritako gonbidatuak izango dira, bertako energia sorkuntza proiektuaz aritzeko. Oihan Mendo alkatea eta Txetxu Ezkurra talde eragileko bolondresak azalduko dituzte Garesen eguzkia energia eta energia hidraulikoa sortzeko dituzten instalazioen nondik norakoak.
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren barruan, Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara hitzaldia eskainiko dute EHUko irakasle Idurre Eskisabel Larrañagak eta Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirre Dorronsorok. Saioa martxoaren 3an izango da, Alondegiko Oxford aretoan, 18:30ean. Izenak aurrez eman beharko dira euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 50 25 (616 luz.) telefonora deituta.
'Aldaketa garaia da' izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango da Aita Mari aretoan otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 9an. Azken saioan Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena aurkeztuko da. Hirugarren eta azken solasaldia martxoaren 9an izango da. Solasaldi horretan, Zumaian bertan energia berriztagarria sortzeko planta fotoboltaiko eta energia komunitate kooperatiba proiektu berria aurkeztuko da. Mondragon Kooperatibako Krean taldeak Zumaiako Udalarekin elkarlanean garatuko duen proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu. Zumaian energia berriztagarria sortzeko bidearen lehen pausoa izango da proiektu hau, eta herritarrek parte hartuko dute bertan.
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren barruan, Euskara eta musika: Ahots berriak eztabaida zaharretan hitzaldia eskainiko dute Jurgi Ekizak (Willis Drummond), Amancay Gaztañagak (Grises) eta Uxue Iturratek (Ningra). Bideratzailea Julen Aperribai izango da. Saioa martxoaren 10ean izango da, Aita Mari antzokian, 18:30ean. Izenak aurrez eman beharko dira euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 50 25 (616 luz.) telefonora deituta.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |