Itsas ondarea berreskuratzeko lanetan beste pauso bat eman du Beduola elkarteak. Hala, Xabier izeneko batela uretaratuko dute elkarteko kideek gaur arratsaldean. Arranplan egingo dute ekitaldia, 17:00etan.
Ziur ez badakite ere, ontziak 80 bat urte dituela uste dute elkarteko kideek. Orion egin zuten eta 1995. urtean Pello Iribar getariarrak eskuratu zuen. 2022an eraman zuen Beduolak Axular ibiltokian duen lokalera, eta iaz hasi zituzten zaharberritze lanak.