Nekazal ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte datozen egunetan Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko api. 20a, 14:00
Datorren ostiralean Oikian egingo dituzte azterketak eta lau egun geroago Zumaian.

Apirilaren 26an Oikian egingo dituzte ibilgailu hauen azterketak, eta hilaren 29an Zumaian.

Nekazal ibilgailuek ere IAT azterketak pasatu behar izaten dituzte. Hala, datozen egunotan egingo dira azterketa hauek herrian. Hilaren 26an, ostirala, Oikian izango dira aztertzaileak, goizeko 9:00etan, Iparragirre baserrian. Apirilaren 29an, berriz, ordu berean, Zumaiako Urola plazan egingo dituzte azterketak, Autos Zumaiaren alboan.