Bazkidetu

Egin zaitez Baleikeko bazkide!

Baleikeko bazkide guztiek jasoko dute Baleike Klubeko txartela. Deskontu eta abantailak izango dituzu txartelari esker. Bazkidetzaren urteroko kuota 40 eurokoa da. Bete ondoko formularioa eta lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!

Zenbat da 2+2 hizkiz?

...............

Informazioa gehigarria

Baleikeko bazkideen txokoa da Baleike Kluba. Gaur egun, Zumaiako 400 bat lagunek osatutako komunitatea da. Zumaiak euskarazko komunikabide propioak izan ditzan babesten dute, Baleike bazkidetzaren bitartez. Beraien bultzadari esker, Baleike.eus doan irakur dezakezu Interneten. Zure ekarpenak ere aurrera egiten lagunduko digu.

Baleike Klubeko bazkide izateak baditu hainbat abantaila:

  1. BALEIKE aldizkaria etxean jaso.
  2. Deskontuak eta abantailak herriko hainbat saltokitan.
  3. Astero antolatzen diren zozketetan parte hartzeko aukera.

Abantaila horiez guztiez baliatzeko Baleike Klubeko txartel pertsonalizatua jasotzen du bazkideak etxean.

Baleike Klubeko bazkideek 40 euroko kuota ordaintzen dute urtean –azken urteotan, 12 euro itzuli dizkio Aldundiak bazkide bakoitzari errenta aitorpena egitean, lehentasunezko jardueratzat hartu duelako–.