Repetizioei ekiteko prest

Maria Maya Manterola 2024ko api. 12a, 11:00
Joan den urteko bertsio gaueko irudi bat. Manu Chaoren abestiak jo zituen taldea. (Juan Luis Romatet)

Gertu dira zumaiarrak santelmoen bigarren asteburuan festa giroan murgiltzeko. Hiru egunez, jarduera andana izango da herrian.

Astean zehar errutinara itzuli dira zumaiarrak. Baina ez da amaitu festa giroa. Gaurtik igandera bitarte, berriz ere kasakak eta zapiak soinean, santelmoen bigarren asteburua ospatuko dute herrian, repetizioak, alegia. 

Joan zen asteburuan bezala, datorren honetan ere jarduera ugari izango da. 

Egitaraua

Apirilak 12, gaur:
  • 17:00. Igel-toka eta pote txapelketa irekia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 19:30. Irrintzi txapelketa feminista eta brindisa, Amaiako plazan.
  • 20:00. Bertsofest, Oxford-en. 
  • 21:00. Bertsio gaua, txosna gunean. 
Apirilak 13, bihar:
  • 10:00. XXIV. Olagarro-zopa lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 11:00. Hamaiketako musikatua Joxe Mendizabalekin, Kofradiako plazan.
  • Jarraian, kantu kalejira.
  • 14:00. Denak txosnetara! argazkia.
  • 14:30. Herri bazkaria txosna gunean.
  • Ordu berean, ikasle eta gazte bazkaria Torreberri gaztetxean. Bazkalostean, Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa.
  • 17:30. Herriko txarangaren eta Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira.
  • 18:00. Urrezko aizkolarien XXVII. Banakako txapelketaren lehen kanporaketa, Odieta pilotalekuan.
  • 18:30. Herriko txarangaren kalejira.
  • 21:30. RPG-7, Habemus Papam, Istilu, Hoben eta Ballium taldeen kontzertuak, Torreberri gaztetxean. 
  • 22:00. DJ Davila, Kofradiako plazan.
  • 22:30. Akaleia, EZEZEZ eta Rukula taldeen kontzertuak, txosna gunean.
Apirilak 14, etzi:
  • 08:00. Goiz soinua, Zumai txarangarekin.
  • 11:00. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan.
  • 12:00. Zaldi lasterketak, Itzurun hondartzan.
  • 12:00. Sutan txarangaren kalejira.
  • 16:30. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan.
  • 17:00. Jolasak eta tailerrak, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:00. Sutan txaranga.
  • 18:30. Trainerillen estropadak, gizonen XXXIX. San Telmo saria eta emakumeen X. San Telmo saria.
  • 19:00. Babarrunba taldearen kalejira.
  • 22:00. Sukar taldearen erromeria.
  • 00:00. Bandera jaitsieraren ekitaldia, Kofradian.