Autobusak herrigunera sartuko dira berriz ere bihartik

Maria Maya Manterola 2024ko api. 16a, 10:30

Santelmoetan txosnagunea ezartzen dute moilan, eta festek iraun bitartean, Patxita Etxezarretako geralekuak soilik izan dira martxan. Bihartik, Txomin Agirreko geltokian ere geldialdia egingo dute autobusek. 

Aste Santua hasi zenetik autobusak ez dira Txomin Agirreko geltokitik igaro. Izan ere, festen prestaketatik horiek igaro bitartean, Patxita Etxezarretako geltokiak soilik izan dira martxan, moilan ezartzen duten txosnagunea dela medio. Festak agurtuta, bihartik aurrera herrigunera sartuko dira berriz ere autobusak, eta geldialdia egingo dute Txomin Agirre kaian.