"Baltsamiko" gisa definitu zuen behin idazle ezagun batek musika. Gainontzeko arte diziplinen aldean badu zerbait, jende masa zabalarengana heltzen dena. Badu botere bat oso zaila dena hitzetan esplikatzen. Potolokeria litzateke musikak mundua alda dezakeela esatea, baina bai aldarazten ditu pertsonen sentimenduak, eta sentitzen denaren araberakoa izaten da pertsonen jarrera; pertsonen jarreraren araberakoa, berriz, gizartea bera. Jarraitu hemen hainbat zumaiarrek berariaz hautatutako abesti proposamenak.
Egun Urola Kostako berriemailea da Pedro Amundarain Noticias de Gipuzkoan. Oraindik jarraian ordu beteko disko bat entzuten duen Rara Avis horietako bat. Gogoko dituen bost abesti aukeratzeko eskatu diogu.