Zumaiarren doinuak

Inaxio Galarragaren doinuak

Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 09:00

Inaxio Galarraga. (Utzitakoa)

Inaxio Galarragak musika mundua ezagutzen duela esan daiteke, Sexplotion eta Destroi taldeetan ibilitakoa da baita. Egunerokotasunean musika entzutea gustatzen zaion horietakoa ere bada, et atal honetarako gustuko dituen bost abesti hautatu ditu.

Denak ez du balio (Berri Txarrak)

"Oso gaztetatik punk-oi musika besterik ez nuen entzuten eta esango nuke kanta honekin hasi nintzela beste musika estilo batzuk ezagutzen. Hortik aurrera Berri Txarrak beti izan zan niretzat erreferente bat. Euskal Herrian egon den rock talde garrantzitsuenetako bat da dudarik gabe".

Ardi Latxen Herrian (Merina Gris)

"Merina Gris oraintxe bertan Euskal Herriko panorama musikalean dagon talde onenetakoa iruditzen zait. Musika estilo berri eta desberdin bat egiten dute eta aspaldi ikusi dudan zuzeneko potentenetakoa daukate. Aukera izan ezkero mundu guztiari gomendatzen diot beraien kontzertu bat ikustera joatea".

The Pretendes (Foo Fighters)

"Nire bizitzako momentu garrantzitsu batzuetan egon da abesti hau eta entzuten dudan bakoitzean oroitzapen oso onak etortzen zaizkit. Rock musikan murgiltzen hasi nintzenean talde hau entzuten nuen denbora osoan, eta oraindik ez naiz aspertu".

Animals (Architects)

"Inguruko lagun batzuk influentziauta, estilo “gogorrago” bat ere gustatzen hasi zitzaidan orain dela urte batzuk, eta Bring me the horizon, while she sleeps edo Architects bezelako taldeak asko entzun izan ditut ordutik".

Time is running out (Muse)

"

"Azken pare bat urtetan agian gehien entzun dudan taldea izango da Muse. Aspalditik ezagutzen nituen, baina ez gehiegi. Aurreko urtean Mad Cool Festival-ea joateko aukera izan nuen eta beraien zuzenekoarekin maiteminduta geratu nintzen. Ordutik nire zerrenda guztietan egon da talde hau. Aurten ere Burdeosen ikusi nituen eta espektakulo hutsa direla iruditzen zait".