Zumaiarren doinuak

Leire Martijaren doinuak

Erredakzioa 2023ko api. 12a, 10:00

Dantzatzea eta abestea gustatzen zaio Leire Martijari. Txikitan euskal dantzetan eta abesbatzan ibilitakoa da, eta bere arantza pianoa jotzen ikasi ez izana dela dio. Musikak egunerokotasunean pisu handia duela dio, "eguna hobetzen laguntzen didalako". Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako. 

1. Kerobia – Garuna eta Gorputza

Zaila egiten zait talde honen kanta bakarra aukeratzea. Taldearen diskorik famatuenak Rose Escargotetik gaur egundainokoak badira ere, niretzat lehen diskoak bestelako energia bat du. Piano eta teklatu doinuek asko laguntzen didate, batez ere marrazteko garaian.

2. Airbourne – Runnin' wild

Egia esan, talde hau aurreko urtean deskubritu nuen lankide baten bitartez. Ostiraletan inspirazioak jota ibiltzen gara, eta egun haietako batean Airbourne BECera etortzekoa zela esan zidan, entzuten hasi eta ordutik maiz entzuten dudan taldea da, baina Runnin' wild abestiak zeharo engantxatuta nauka.

3. Mumford and Sons – I will wait you

Banjo eta folk doinuek Irlandan bizitako hilabete gutxi haiek ekartzen dizkit gogora. Talde hau entzutean, berriz Irlandara bisita bat egiteko gogoa sartzen zait, Saint Patricks bezalako egunak berriz ospatzeko eta bertako giroaz berriz gozatzeko.

4. Sum 41 – In too deep

Nerabezarora bidaiatzen dut pop-punk doinu hauekin. 2001-2004 urte bitartean Sum 41, Blink 182, The middle, Simple Plan, Green day eta halako taldeak besterik ez nituen entzuten. Doinu bihurri horiek oraindik dantzan jartzen naute, oroitzapen onak ekarriz gogora. Abesti bat aukeratzekotan, ezaguna den In too deep aukeratu dut.

5. Sigala & Becky Hill – I wish you well

Motibatzeko, parrandarako eta kuadrillan giro paregabea sortzeko balio duen abestia da nire iritziz. Doinu freskoak sortzen ditu DJ ingelesak, baina guztien artean, hauxe dut gustokoen.