Imanol Yeregi bigarren izan da Orruan

Baleike 2016-11-20 22:13   Kirola

Hodei Collazok irabazi du surfeko Euskal Zirkuituko hirugarren proba, finalean Imanol Yeregi, Jatir Berazaluze eta Kalani Da Silva mendean hartuta.

Alex Uranga nagusitu da Itzurunen

Baleike 2016-11-20 22:00   Kirola

Alex Uranga nagusitu da Itzurunen

Alex Urangak irabazi du gaur Itzurunen jokatu den Zumaia Bodyboard Pro 2016, Europako Zirkuituko proba. Goizeko bederatzietan hasi eta etenik egin gabe 16:00ak arte jokatu dira kanporaketa guztiak, eta Alex Uranga izan da egun osoan onena, baita finalean ere. Maxime Castillo frantziarra eta Brahim Iddouch eta Anas Haddar marokoarrak finalean aurkari gogorrak izan diren arren. Bestalde, lau emakumek hartu dute parte lehen aldiz Itzurungo txapelketan, eta Johana Shenker portugaldarra izan da onena.

Argazki bilduma: Zumaia Bodyboard Pro 2016

Baleike 2016-11-20 21:58   Kirola

Hemen dauzkazue gaur Itzurunen Zumaia Bodyboard Pro 2016 Europako Zirkuituko proban zehar ateratako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (72)

Bodyboard txapelketa, itsasoa baretu zain

Baleike 2016-11-19 19:43   Kirola

Bodyboard txapelketa, itsasoa baretu zain

Gaur ere bertan behera utzi behar izan duten Itzurunen jokatzekoa den Europako Bodyboard Zirkuituko proba, itsaso handiegia zegoelako. Bihar goizeko 8:00etan saiatuko dira berriro.

Argazkiak: Imanol Yeregiren maniobrak Izustarrin

Baleike 2016-11-19 19:20   Kirola

Gaur arratsaldean Euskal Zirkuituko hirugarren proban ateratako zenbait argazki dauzkazue hemen, Imanol Yeregiren maniobra ikusgarriak eta beste zenbait une.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Imanol Yeregiren surf erakustaldia Izustarrin

Baleike 2016-11-19 19:11   Kirola

Imanol Yeregiren surf erakustaldia Izustarrin

Surf ikuskizun ederra eskaini dute gaur Orruan eta Izustarrin Euskal Zirkuituko hirugarren proban parte hartu duten surflariek, eta guztien buru  Imanol Yeregi zumaiarra. Olatu handiak, ederrak, eskaini ditu gaur itsasoak, eta Yeregik bere maisutasuna erakutsi du. Txapelketak bihar goizean jarraituko du.

Bodyboardeko txapelketa, oraingoz hasi ezinik

Baleike 2016-11-18 16:07   Kirola

Bodyboardeko txapelketa, oraingoz hasi ezinik

Itsasoa zakarregi dago eta oraingoz ezin izan diote hasiera eman Europako Tourreko probari Itzurunen. 

Bidasoa-Benidorm partidarako sarrerak dauzkagu zozkatzeko

Baleike 2016-11-16 18:10   Kirola

Bidasoa-Benidorm partidarako sarrerak dauzkagu zozkatzeko

Bidasoa eta Benidormen arteko eskubaloi partidak ikusmina piztu du Zumaiako eskubaloizaleen artean, Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Asobal Ligan elkarren aurka ikusteko lehen aukera izango baita. Bidasoak bi lagunentzako bina sarrera eskaini dizkigu, Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Zumaiako Futbol Taldeak gabonetako errifak azaroaren 25ean jarriko ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016-11-16 16:08   Kirola

Zumaiako Futbol Taldeak gabonetako errifak azaroaren 25ean jarriko ditu salgai

Zumaiakok bi sari banatuko ditu aurtengo gabonetako errifen zozketan, 1.000 € baino gehiago balio duen jakiz eta edariz beteriko otarra eta Benidorm-erako bidaia: superior 3 izarreko hotel batean, martxoaren 4tik 11ra, pentsio osoz, bi pertsonentzako aste bateko egonaldia, bidaia barne.

Europako bodyboardlari onenak bilduko dira asteburuan Itzurunen

Baleike 2016-11-15 11:44   Kirola

Europako bodyboardlari onenak bilduko dira asteburuan Itzurunen

Europako Zirkuituko bigarren proba jokatuko da ostiraletik igandera. Aurten emakumeen txapelketa ere jokatuko da. Alex Uranga eta munduko txapeldun Pierre-Louis Costes dira faboritoak gizonen txapelketan.

‘Tapa pala!’ saioa saritu dute Tokikom Jardunaldietan

Baleike 2016-11-14 18:12   Kirola

Traineru denboraldian Felix Aizpuruaren arraun hausnarketekin egindako Interneteko Tapa pala! saioak epai-mahaiaren sari berezia jaso du, “baliabide gutxirekin, baina mimo eta kontu handiz, saio ezin duinagoa osatu dutelako egileek”, epai-mahaiaren hitzetan. Tokiko komunikabideen etorkizuna aztertu dute gaur Arrasateko Garaia berrikuntza zentroan egin diren Tokikom Jardunaldietan.

Zumaiarren sailkapenak Behobia-San Sebastian lasterketan

Baleike 2016-11-13 22:00   Kirola

Milaka lagunek hartu dute gaur parte 52. Behobia-San Sebastian lasterketan. Tartean, noski, izan dira Zumaiako korrikalariak. Horien artean Martin Amilibia izan da azkarrena: sailkapen orokorreko 25. postuan amaitu du lasterketa.

Klub Nautikoaren arrantza txapelketako azken jardunaldia izango da larunbatean

Baleike 2016-11-10 16:50   Kirola

Ainguratutako ontzitik egindako Zumaiako Klub Nautikoaren laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da larunbatean, eguraldia lagun bada, behintzat.

Imanol Yeregik Punta Galeako surf proban hartuko du parte

Baleike 2016-11-09 13:59   Kirola

Imanol Yeregik Punta Galeako surf proban hartuko du parte

Imanol Yeregi surflari zumaiarrak negu honetan jokatuko den Punta Galea Challenge proban parte hartzeko wildcarda (txartela) jaso du. Ez dago oraindik zehaztuta noiz jokatuko den txapelketa hau; olatuen arabera erabakiko da. 

Espainiako selekzioarekin jokatu du Ander Torrikok asteburuan

Baleike 2016-11-07 12:17   Kirola

Espainiako junior selekzioarekin jokatu du Ander Torrikok Danimarkan antolatu den Lau Nazioen torneoan. Kauldi Odriozolak ezin izan du parte harte, min hartuta dagoelako.

Pulporen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016-11-07 11:54   Kirola

Pulporen asteburuko emaitzak

PULPO KE eskubaloiko taldeek azaroak 5 eta 6an jokatu dituzten partiduen emaitzak dauzkazue hemen. 

Preferenteko taldeak 0-2 galdu du liderraren aurka

Baleike 2016-11-07 11:48   Kirola

Preferenteko taldeak 0-2 galdu du liderraren aurka

Lau partida segidan irabazi eta gero, Preferente mailako Zumaiakok ezin izan zuen Urolarekin. Zumarragako taldeak 0-2 irabazi zuen Aita Marin, eta sailkapeneko lider jarri da.

Azkoititik Elgoibarrera bitarteko goiz buelta antolatu du Inda-Mendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016-11-06 17:05   Kirola

Azkoititik Elgoibarrera bitarteko goiz buelta antolatu du Inda-Mendik

Datorren igandean, azaroak 13, beste irteera bat antolatu dugu. Oraingoan goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Urola eta Deba bailarak elkartuko ditugu. 

Gogortasunarekin bakarrik ez, sabotajearekin ere topo egin zuten ZTRko korrikalariek Apukon

Baleike 2016-11-05 11:12   Kirola

Zumaia Trail Running taldeko lagunek ez zuten esperientzia oso ona izan pasa den asteburuan Enkarterrietan jokatutako Apuko Extrem mendi lasterketan. Zumaiako taldeko hiru korrikalarietatik bi galdu egin ziren eta lasterketa utzi behar izan zuten. Lasterketaren gogortasunaz gain, sabotaje batekin ere topo egin behar izan zuten. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Behobiara joateko autobusa jarriko du Kirol Patronatuak

Baleike 2016-11-04 11:08   Kirola

Hilaren 13an Behobia eta Donostia arteko maratoi erdian parte hartu nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute. Interesa izanez gero, kiroldegian eman behar da izena.