Esku pilota jaialdia izango da igandean Aitzurin

Maria Maya Manterola 2024ko api. 4a, 15:00
Santelmoetako pilota jaialdiko artxiboko irudia.

San Telmo Egunean beharrean, bezperan izango da aurten esku pilota jaialdia. 

Zumaiako Master Series txapelketa bakarrik ez, esku pilota jaialdia ere hartuko du Aitzuri pilotalekuak santelmoetan. Igandean izango da jaialdia, eta hiru partida jokatuko dira guztira, 17:00etan hasita. 

Lehendabizi B mailako buruz buruko txapelketa jokatuko da, eta Exposito eta Eskiroz ariko dira nor baino nor, final zortzirenetan. Jarraian, Zabaletak, binakakoa bosgarrenez irabazi berri duen pilotariak, Jaka izango du aurkari, final zortzirenetako kanporaketan. Eta, azkenik, Altuna III.a-Martija eta Elordi-Rezusta irtengo dira Aitzuriko kantxara.

Dagoeneko eros daitezke sarrerak, helbide honetan, 25 edo 30 euroren truke. Igandean bertan ere izango dira salgai, jaialdia hasi aurretik, Aitzuriko leihatilan.