Kadete mutilek brontzezko domina irabazi dute Gipuzkoako batel txapelketan

Juan Luis Romatet 2024ko api. 14a, 18:00
Kadete mutilak dominak lepotik zintzilika dituztela. (Telmo Deun A.E.)

Infantil neskek Federazio saria irabazi dute Pasai San Pedron jokatu den txapelketan.

Albiste onak heldu dira Pasaiatik. Gipuzkoako batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Pasaiako badian. Larunbateko sailkatze estropaden ondoren, gaur finalak jokatu dituzte.

Mutiletan, kadete mailan, Telmo Deun arraun elkarteko ontziak brontzezko domina eskuratu du. Zumaia hirugarren izan da, San Juanek irabazi duen txapelketan; bigarren San Pedro izan da, eta Getaria laugarren zumaiarren atzetik.

Infantil neskatan, berriz, Federazio saria eskuratu du Zumaiak. Lehenak izan dira gorriak helmuga zeharkatzen, Zarautz, Hibaika eta Ur Jokoren aurretik.