Euskadiko batel txapelketan aritu dira Telmo Deuneko ontziak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 22a, 09:35
Telmo Deunen kadete mutilak, Euskadiko batel txapelketan. (Telmo Deun A.E.)

Pasaian jokatu da pasa berri den asteburuan Euskadiko batel txapelketa. Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu du parte. 

Euskadiko batel txapelketa jokatu da pasa berri den asteburuan Pasaiako badian. Larunbatean sailkatze estropadak jokatu ziren, arratsaldez, eta igande goizean finalak. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu zuen parte, biak ere kadete mailan, gizonetan eta emakumeetan batel bana.

Larunbateko sailkatze estropadan ezin izan zuten finalerako txartelak eskuratu, eta igandean B finaletan aritu ziren. Hala, gizonezkoen kadete ontzia bigarren izan zen kontsolazioko estropadan, lehena izan zen San Pedrorekiko 80 ehunekotara. Emakumeen kadete batela, berriz, hirugarren izan zen B finalean, Ondarroa eta Tolosaldearen atzetik.