Igandea, abenduak 1



07:30

Tellamendira mendi irteera

Tellamendi, Zumaia | Ibilaldia

Egutegia bukatu aurretik goiz buelta eder bat dugu datorren iganderako, Tellamendi mendira, hain zuzen ere.

Tellamendira mendi irteera Tellamendi

Egutegia bukatu aurretik goiz buelta eder bat dugu datorren iganderako, Tellamendi mendira, hain zuzen ere.


12:00

Liluraren laborategia

Aita Mari aretoa, Zumaia | Ikuskizuna

Liluraren laborategia haurrentzako ikuskizuna izango da igandean, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrera 4 euroan dago salgai turismo bulegoan. Egunean bertan aretoko leihatilan izango da.  Liluraren Laborategia familia guztiarentzako ikuskizun bat da,  publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordubete  inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak  prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz. Lebitazioak,  agerpenak, hipnosia… eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle handi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz. Guzti honi zuzeneko musika eta ikuslegoaren partehartzea gehituz, inork ez du sekula ahaztuko  ikuskizun zorabiagarri hau!

Liluraren laborategia Aita Mari aretoa

Liluraren laborategia haurrentzako ikuskizuna izango da igandean, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrera 4 euroan dago salgai turismo bulegoan. Egunean bertan aretoko leihatilan izango da. 

Liluraren Laborategia familia guztiarentzako ikuskizun bat da,  publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordubete  inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak  prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz. Lebitazioak,  agerpenak, hipnosia… eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle handi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz. Guzti honi zuzeneko musika eta ikuslegoaren partehartzea gehituz, inork ez du sekula ahaztuko  ikuskizun zorabiagarri hau!



19:00
20:00

'Kontatu. Osatu'

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte.  Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

'Kontatu. Osatu' Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. 

Ordutegia:
Egunero 18:00-20:00.

Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.



19:00
23:45

Euskararen Eguna 2019

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

AZAROAK 26, ASTEARTEA 19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak” AZAROAK 28, OSTEGUNA 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia. AZAROAK 30, LARUNBATA 11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara. 12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia. Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa. ABENDUAK 2, ASTELEHENA “Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie. 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena. ABENDUAK 4, ASTEAZKENA BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan. ABENDUAK 5, OSTEGUNA 22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.

Euskararen Eguna 2019 Zumaia

AZAROAK 26, ASTEARTEA

19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak”

AZAROAK 28, OSTEGUNA

19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia.

AZAROAK 30, LARUNBATA

11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara.

12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia.

Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.

ABENDUAK 2, ASTELEHENA

“Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat

ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA

  • Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie.
  • 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena.

ABENDUAK 4, ASTEAZKENA

BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan.

ABENDUAK 5, OSTEGUNA

22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.



22:15
21:15

Intemperie

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Benito Zambrano. Aktoreak: Luis Tosar, Luis Callejo, Jaime Lopez, Vicente Romero, Manolo Caro. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama, thriller. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.Paisaiari garrantzi handia emanez, western itxurako film bat egin du Benito Zambrano zuzendariak. Haur bat ihesean dabil bere jaioterritik, eta atzetik bila ari zaizkion gizonen ahotsak entzuten ahal ditu. Herriko kapataza eta haren morroien ahotsak, hain zuzen. Ihesaldian, artzain batekin eginen du topo haurrak, eta haren babespean geldituko da; handik aurrera, ezer ez da lehengo bera izango bi protagonistentzat. Jesus Carrascoren eleberrian oinarrituta dago filma. Gidoiaren egoitzapena Zambranok berak egin du, Daniel eta Pablo Remonekin batera. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Intemperie Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Benito Zambrano. Aktoreak: Luis Tosar, Luis Callejo, Jaime Lopez, Vicente Romero, Manolo Caro. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama, thriller. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.

Paisaiari garrantzi handia emanez, western itxurako film bat egin du Benito Zambrano zuzendariak. Haur bat ihesean dabil bere jaioterritik, eta atzetik bila ari zaizkion gizonen ahotsak entzuten ahal ditu. Herriko kapataza eta haren morroien ahotsak, hain zuzen. Ihesaldian, artzain batekin eginen du topo haurrak, eta haren babespean geldituko da; handik aurrera, ezer ez da lehengo bera izango bi protagonistentzat. Jesus Carrascoren eleberrian oinarrituta dago filma. Gidoiaren egoitzapena Zambranok berak egin du, Daniel eta Pablo Remonekin batera.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.



17:00
20:00

Jostailu erakusketa Ludotekan

Ludoteka, Zumaia | Erakusketa

Jostailu erakusketa egingo dute asteburuan Ludotekan. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo da, larunbatean eta igandean, 17:00-20:00 ordutegian. 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak erakutsiko dira.  18:00etatik aurrera Kbi xake klubekoek xakera nola jolastu erakutsiko dute. 

Jostailu erakusketa Ludotekan Ludoteka

Jostailu erakusketa egingo dute asteburuan Ludotekan. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo da, larunbatean eta igandean, 17:00-20:00 ordutegian. 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak erakutsiko dira. 

18:00etatik aurrera Kbi xake klubekoek xakera nola jolastu erakutsiko dute. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»