Urola Kostako Itaiak antolatutako Zapalkuntzaren kateetatik askatzeko emakume langileok borrokara! hitzaldi zikloaren barruan, otsailaren 10ean izango da saioa Zumaian. Hamaika erronka du hitzaldiak izenburua eta 18:00etan izango da Oxford aretoan.
Irakurri matte Zumaiako irakurle taldea Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria liburuaz arituko da otsailaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera Alondegiko Moila gelan. Idazlea bera saioan izango da.
Arantxa Urretabizkaiaren 'Azken etxea' liburuaren inguruan arituko dira solasean Irakurri matte irakurle taldeko kideak martxoan. Saioa martxoaren 7an izango da, asteartean, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan.