2019/11/29 - 2019/12/02 19:30/22:15

Zinema

Intemperie

Intemperie
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Benito Zambrano. Aktoreak: Luis Tosar, Luis Callejo, Jaime Lopez, Vicente Romero, Manolo Caro. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama, thriller. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.

Paisaiari garrantzi handia emanez, western itxurako film bat egin du Benito Zambrano zuzendariak. Haur bat ihesean dabil bere jaioterritik, eta atzetik bila ari zaizkion gizonen ahotsak entzuten ahal ditu. Herriko kapataza eta haren morroien ahotsak, hain zuzen. Ihesaldian, artzain batekin eginen du topo haurrak, eta haren babespean geldituko da; handik aurrera, ezer ez da lehengo bera izango bi protagonistentzat. Jesus Carrascoren eleberrian oinarrituta dago filma. Gidoiaren egoitzapena Zambranok berak egin du, Daniel eta Pablo Remonekin batera.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.