Kanpora sartzen ikuskizuna sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da. 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lan honetan bere elkarbizitzaren lekuko izango gara, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditugu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Testuaren egilea: Xabin Fernandez Zubeldia Zuzendaria: Aitziber Garmendia Mendizabal Aktoreak: Xabin Fernandez Zubeldia, Intza Alkain Ibarguren Ekoizpena: Txalo Produkzioak Sarrerak salgai sarrerakzumaia.eus atarian, turismo bulegoan eta Aita Mari aretoko leihatilan, 8 euroan; 5 euroan Gazte Txartelarekin.
Larunbata goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira, bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako: armairuak bakarrik nugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa Gure lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta dantzak nahastuko dira ikuskizun dibertigarri batean! 4 urtetik aurrera Sarrerak salgai sarrerakzumaia.eus atarian, turismo bulegoan eta Aita Mari aretoko leihatilan, 4 euroan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |