2019/12/01 12:00etan

Ikuskizuna

Liluraren laborategia

Liluraren laborategia
Aita Mari aretoa, Zumaia

Liluraren laborategia haurrentzako ikuskizuna izango da igandean, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrera 4 euroan dago salgai turismo bulegoan. Egunean bertan aretoko leihatilan izango da. 

Liluraren Laborategia familia guztiarentzako ikuskizun bat da,  publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordubete  inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak  prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz. Lebitazioak,  agerpenak, hipnosia… eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle handi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz. Guzti honi zuzeneko musika eta ikuslegoaren partehartzea gehituz, inork ez du sekula ahaztuko  ikuskizun zorabiagarri hau!