GNAT II. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren barruan, maiatzaren 19an, ostegunean, Urak aske filma proiektatuko da eta Miren Atristain egongo da aurkezpenean, EHUko Erreken Ekologia taldeko ikerlaria. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Zuzendaria: Sonia Liza Kenterman. Aktoreak: Dimitris Imellos, Tamila Koulieva-Karantinaki, Thanasis Papageorgiou. Generoa: komedia. Urtea: 2020. Herrialdea: Grezia. Porrot egiteko zorian dagoen jostun ameslari bat bere bizitza berrasmatzen eta Atenaseko emaztegaiak alaitzen saiatu da. Nikos familiaren jostundegiko atikoan bizi da. Bankuak joskintza bahitzeko mehatxua egin du eta aita gaixotu egin da. Nikos lanean hasi da: gurpil gaineko jostundegi zoragarri baina arraro batekin, bere burua berrasmatzea lortu du.
Zuzendaria: Fran Kranz. Aktoreak: Jason Isaacs, Martha Plimpton, Ann Dowd, Reed Birney, Breeda Wool. Generoa: drama. Urtea: 2021. Herrialdea: Estatu Batuak. Richarden (Reed Birney) eta Lindaren (Ann Dowd) semeak tragedia izugarria eragin zuenetik urte batzuetara, Jay (Jason Isaacs) eta Muti (Martha Plimpton) prest daude, azkenik, beren bizitzekin aurrera egiten saiatzeko.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |