2019/11/26 - 2019/12/05

Askotariko egitaraua

Euskararen Astea 2019

Euskararen Astea 2019
Zumaia, Zumaia

AZAROAK 26, ASTEARTEA

19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak”

AZAROAK 28, OSTEGUNA

19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia.

AZAROAK 30, LARUNBATA

11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara.

12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia.

Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.

ABENDUAK 2, ASTELEHENA

“Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat

ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA

  • Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie.
  • 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena.

ABENDUAK 4, ASTEAZKENA

BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan.

ABENDUAK 5, OSTEGUNA

22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.