Darahlik 31 ume saharaui ekarriko ditu Zumaiara asteburua pasatzera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2018-07-11 09:40   Gizartea

Darahlik 31 ume saharaui ekarriko ditu Zumaiara asteburua pasatzera

Larrabetzuko Bakeleku  udalekuan daude haur sahararrak Darahliko hainbat begiralek zainduta. Asteburuan hainbat ekintza egingo dituzte Zumaian eta Zestoan.

Sahararren Bakeleku udalekuarentzat arropa jasotzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2018-05-21 13:50   Gizartea

Sahararren Bakeleku udalekuarentzat arropa jasotzeko kanpaina

Zumaiako Institutuko, Maria eta Jose ikastetxeko eta Darahli elkarteko gazteek 30 ume-saharar zainduko dituzte udako bi hilabetetan. 8-12 urte bitarteko ume-saharauientzat erropa behar dute.

ARGAZKIAK: Desertuan bizitakoa ez da ispilatzea izan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2018-04-05 09:35   Gizartea

Ez, pasa den astean Darahli18 bidaiako lagunek Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizitakoa ez zen ispilatzea izan, ez, ameskeria, ez begitazioa ere. Denbora askoan barrenean geratuko zaizkie han izandako bizipenak. Hemen dituzue Peio Romatetek ateratako argazki sorta bat. Argazki erreportaje zabalagoa bidean da. 

»» Ikusi argazki guztiak (68)

Darahli Elkarteak 3.500 kilo jaso ditu Zumaian Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2018-01-24 13:53   Gizartea

Darahli Elkarteak 3.500 kilo jaso ditu Zumaian Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko

Pasa den astean Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu itxaropena iritsi zen Zumaiara Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren  helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehiena  biltzea eta errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzea da.

Bakelekuaren aldeko zumba saio solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017-07-06 18:42   Kirola

Bakelekuaren aldeko zumba saio solidarioa

Saharako kanpalekuetatik etorritako 30 ume izango dira aurten Urduñako Bakeleku udaleku irekietan. Darahliko gazteak izango dira aurten ere haur hauen begirale lanetan. Bakelekuari laguntzeko, uztailaren 9an zumba saio solidarioa egingo da. 

Darahli Elkarteak Zumaian familiak behar ditu haur sahararrak udaran bueltan etortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017-03-04 11:21   Gizartea

Darahli Elkarteak Zumaian familiak behar ditu haur sahararrak udaran bueltan etortzeko

Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza.

Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu da Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017-02-02 11:19   Gizartea

Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu da Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko

Pasa den astean Saharako errefuxiatuen aldeko Euskal Karabana iritsi zen Zumaiara, Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien biltzea izan da, gero errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.

Sahararen aldeko janari bilketa egingo da aste honetan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017-01-23 10:45   Gizartea

Sahararen aldeko janari bilketa egingo da aste honetan Zumaian

Piztu itxaropena lema duen Sahararen aldeko euskal karabana Zumaiara helduko da aste honetan Darahli elkartearen eskutik. Saharar herriari ahalik eta elikagai gehien gehien eramatea izango da aurtengo helburu nagusia, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen ari diren elikagai falta asetzeko nahian.

Urduñako Bakeleku Udalekuan kolaboratuko dute Darahli elkarteko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2016-07-02 15:15   Gizartea

Urduñako Bakeleku Udalekuan kolaboratuko dute Darahli elkarteko gazteek

Sahararen aldeko Zumaiako Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta laguntza humanitarioko proiektu ezberdinak aurrera ematen ditu; besteak beste, eguzki plakena, familien arteko  senidetzea, janari-medizina eta eskola materiala bilketa, etab. Honez gain, hiru urtean behin gazte talde handi batekin Tindufeko Saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatu eta bertan proiektu ezberdinak gauzatzen ditu. 2015eko apirilan 75 gaztekin izan dugu azken bidaia eta benetan esperientzia pertsonal izugarria izan da guztiontzat.

UDA HONETAN, UME SAHARAR BAT ZURE ETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2016-03-14 16:42
Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza. Adintxikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko desertutik gogorrenetik irten eta osasuna berreskuratzeko beharra dute. Modu orekatuan elikatzeko beharra dute, elikagai eskasiak eragindako gaixotasunak sendatzeko. Mediku errebisioetara joateko beharra dute, eta beharrezkoa […]